2009-03-28

Aurtengo Korrikaren bideoklipa

  • "Ongi etorri lagun!!!" kantuak jarriko du Korrika 16ren erritmoa eta Betagarri taldeak osatu du abestia.
  • Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko da aurten Korrika.
  • Ikusi kantaren letra
  • Zer den Korrika jakin nahi baduzu, entzun beheko azalpentxoa.

2009-03-07

Oreka TX kontzertuan

Gaur Gasteizen badugu Oreka Tx-en "Nomadak" izeneko ikuskizun berria ikusteko parada, hona hemen txalapartariak jo eta ke:

Txakurrak


  • Entzungaia entzun ondoren, esan ondoko adierazpenak egia ala gezurra diren:
  1. 1. Txakurrak, hainbat esapidetan, zentzu gaitzesgarrian erabili izan dira, izan ere ez baitiogu animalia horrek eskaintzen diguna neurri berean itzultzen.
  2. 2. Sarritan, arlo askotako artisten inspirazio iturri izan dira txakurren eguneroko ohitura xumeak, hala nola eguneroko paseoaz gozatzea.
  3. 3. Koxka txakurrari esker, gaur egun San Frantziskon La Bohème opera eszenatokian txakur eta guzti eskaintzen da.
  4. 4. Txakurrak irakasten digu norberaren eremua inbaditzen digutenean, men egin eta apaltasunez isilik egoten.
  5. 5. Gizakiaren lagunik onenak badaki isilik egoten norbaitek egun txarra duenean.
  6. 6. Harkaitz Canoren arabera, txakurrak zerbait nahi duenean, kosta ahala kosta lortzen saiatuko da.
  7. 7. Harkaitz Canok gustuko luke iraupen-arazoen kezka besterik ez izatea.
Entzun txakurren erasoak ere