2009-01-19

e-posta, e-maila

Gutun, fax eta e-postak euskaraz idazteko

  • Duela gutxira arte, gutuna zen beste pertsona bati idatzizko komunikazioa igortzeko ia modu bakarra. Geroago fax eta e-posta etorri zitzaizkigun. Hala ere, idazteko era berbera denez (aldatzen den bakarra mezua igortzeko modua da) multzo honetan sartuko ditugu.
  • Horrelako testu bat idatzi baino lehen kontuan izan behar ditugu, batetik testuaren egitura eta, bestetik, tratamendua. Azken hau, nori zuzentzen diogunaren arabera aldatuko da.
  • Bi horiek aintzat hartuta, hona hemen zure idazkia bideratzeko zenbait aukera:
  • Sarrerako agurrak
  • Lagunartekoak: Bestelakoak
Adiskidea:Jauna:
Adiskideak:Andrea:
Aupa lagun hori:Jauna / Andrea:
Agur t´erdi:
Jaun hori:
Andre hori:
Zuzendari hori:
Mendizale hori:
  • Amaitzeko agurrak:
  • lagunartekoak bestelakoak
gur bero batAdeitasunez, agur
Hurrengo arteBegirunez, agur
Ondo izanHorrenbestez, agur
Ikusi arteBesterik gabe, agur
arreran “Jaun txit agurgarria” eta, nolabaiteko menpekotasuna adierazten dutenak saihestea gomendatzen da. Beraz, ez erabili ez euskaraz ez erdaraz.

Data

Data hasieran zein amaieran jar daiteke. Lagunartekoetan zein fax eta e-postetan (berez agertzen direlako) jarri gabe utzi daitezke. Hala ere, jarri behar izanez gero, hauexek dituzu formula erabilienak:
  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6an
  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6a
  • Laudio, 2004-01-06

2009-01-05

Urte berriarekin batera asmo onak

Urte berriarekin batera aldatzeko promesak egiten ditugu. Entzun janariari dagokiona. Erantzun:
  1. Zein da egun hauetan egin dugun dietaren ezaugarri nagusiena?
  2. Dietaz aparte, bestelako gehiegikeriarik egiten al dugu? Zein?
  3. Zein da hurrengo urterako aholkurik garrantzitsuena?
  4. Zeintzuk dira mantendu behar ditugun lehenengo ohitura osasungarriak?
  5. Nola kendu dezakegu sodioa gorputzatik eta dietatik?
  6. Azido urikoaz eta purinez libratzeko zer elikagai dira onuragarrienak?
  7. Dieta azkarrek zer eragin dute gorputzean?
  8. Argaltzeko zer kendu behar dugu?
  9. eta zer da premiazkoa?

2009-01-03

Janari hondarrak

Janaria gaizki erabili eta gordetzea da Gabonetan gertatzen diren elikadura-toxiinfekzioen arrazoi nagusia.
Gabonetan etxekoei eta lagunei ahogozagarriez betetako mahai batekin harrera egitea sustrai sakonak dituen ohitura da gure gizartean.
Arazoak mahaiak eta etxeak jankidez eta bisitariz husten hasten direnean eta janari hondarrak sukaldean pilatzen direnean hasten dira; izan ere, askotan ez dakigu zer egin sobratu den janari eta platerekin, eta, beraz, elikadura toxiinfekzioaren arriskua areagotzen da.
Gehiago irakurri nahi baduzu sakatu hemen

Gabonetako gehiegikerien ondoren

betekaden ondoren zer egin dezakegun jakin nahi baduzu, entzun eta esan beheko baieztapenetatik zeintzuk datozen bat entzundakoarekin:
  1. Orain derrigorrezkoa da jaki arinak baino ez jatea.
  2. sobrak jatea nahikoa omen da gorputza bere onera ekartzeko.
  3. proteinak jateari utzi beharko genioke, egun gutxitan bada ere.
  4. gauean nahikoa da gutxiago jatea nahiz eta paseotxo arina egin.
  5. osasun arazoak sor ditzaketen dietak baztertu behar ditugu, bakoitzak berea behar duelako.
  6. janez pisu gehiago galtzen da barau eginez baino.
  7. Dietan lagungarriak ezinbestekoak dira.
Irakurri "Gabonetako gozokiak" deritzon testua ere, lagungarri izango zaizulakoan nago eta!!