2011-11-16

Euskeraz hitz egiten hasi

Sechu Senderen originala (Instrucciones para empezar a hablar gallego) eta Benito Fizen itzulpen-moldaketa  oso interesgarria da, irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak


Euskarak proba-garaia gainditu du, dagoeneko, Facebooken, eta, ostiraletik aurrera -hilaren 11tik-, erabiltzaileek, beste edozein hizkuntzarekin gertatzen den moduan, Facebookek eskaintzen dituen tresna guzti-guztiak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango dute. Horrela baieztatu dute Eusko Jaurlaritzaren iturriek sare sozialetan.
"Facebooken euskarazko plataformaren interfazean sartzean, orain arte erabili ezin genituen zenbait funtzionalitate ere erabili ahal izango ditugu", esan dio Cristina Juesasek, Irekiaren komunikazio aholkulariak eitb.com-i. Interfazea "BETA" izeneko garaian zegoen, baina gaur bertan amaitutzat eman dute epe hori.

Sare sozialek zabaldu dute albistea, eguerdian; Twitterreko erabiltzaile batzuek informazioaren berri eman dute, eta euren poza islatu dute.
Bestalde, Eskolako hizkuntza ereduak direla eta, zalaparta dabil inguru hauetan. Hainbat taldek gazteleraz hezteko eskubidea aldarrikatzen dute. Irratsaio honetan Paia bertsolariak gai zail honi buruzko iritzia ematen du.

2011-11-15

Hizkuntzen aniztasuna

Hizkuntzen aniztasuna:
Entzun Lourdes Oñederrak horren inguruan dioena Ikasbilen
Hizkuntzen aniztasunari buruzko biltzarretan ere ingelesa ez beste hizkuntzak erabiltzea garestia omen da.