2012-12-19

Gabon zoriontsuak

hona hemen bideo bat Gabonak zoriontzeko

Eta hemen daukazue letra, kanta ikasteko
Eta jolastu nahi baduzu, web-orri hau oso ondo dago.

2012-12-03

Mintzatu, gaur eta bihar, beti euskaraz!

Eukarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu? sartu mintzatu.com-en  eta ikusi!



Euskararen Ginkana

Euskaraz  ongi pasatzeko lehiaketa abenduaren 3an hasi da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Dagoeneko izena eman dezakezu www.euskararenginkana.net helbidean.
Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar.

Basque doodle

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
 Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Amona Putz, euskarazko fil laburra, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko