2013-10-31

Begiratu 8. orrialdetik aurrera, merezi du eta!!

idazlanak egiteko aholkuak eta akatsik ohikoenak.
idazlan mota ezberdinak nola egin eta azkenik, beste gomendio batzuk

euskaraz filmak ikusteko aukera

Ez dakit filma ikusita duzun ala ez. IKusi nahi izanez gero sarean duzue ikusgai. Ikusi ez ikusi bazabiltza, HEMEN klikatuta informazio asko  duzu. Ea zer iruditzen zaizun!!! http://www.gartxotfilma.com/index.php/ahotsak

2013-10-30

Ehunekoak nola erabili

Azalpena bat hemen duzue eta beste bat ere bai, irakurri ondoren egin ariketa hau eta bukatutakoan, jo bigarren ariketaren hasierako testura , eta ondoren errenta-aitorpenaren inguruko hiztegia landu.


2013-10-26

Ordu aldaketa

Beharrezoa al da ordu aldaketa? Artikulu pare bat daukazu horren inguruan beheko esteketan, sakatu bertan eta irakurri ahal izango dituzu.

Zergatik-ordu-aldaketa?

Infografia: Ordu aldaketa eta energia aurreztea

Ariketa bat ere  horren inguruan Ikasbilen badaukazue


Espainiak ez du zuzendu Francok 1940an egindako ordu aldaketa
Berria.info 2013-09-27 - 20:23:10

Duela 73 urte arte Euskal Herriko ordua Greenwich meridianoaren araberakoa zen (GMT), egungoa (GMT+1) baino ordubete atzerago. Baina Bigarren Mundu Gerran naziek Frantzia Alemaniaren ordu zonara pasa zuten. Hitlerrekin zuen hurbiltasunagatik, Francok ere gauza bera egin zuen. Harrezkero, Euskal Herrian Europa erdialdeko ordua erabiltzen da, eta ez Europa mendebaldekoa. Londresek eta Lisboak ere gerrako arrazoiengatik hartu zuten Alemaniaren ordua, baina, gerra amaituta, jatorrizko ordura itzuli ziren. Egun, euskal erlojuak neguan eguzki ordua baino ordubete aurrerago doaz, eta udan, udako ordutegiaren aldaketaren ondorioz, hiru ordu lehenago.

2013-10-22

BAdu bada Gasteizen



Urriaren 17an, ostegunean, Arabako Foru Aldundiak "Badu Bada, euskara mundu eleanitzean" izeneko erakusketa jendaurrean zabalduko du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Erakusketa ondo ikusteko bisita gidatuak egongo dira eta ostegun arratsaldeetakoak bereziak izango dira, hala nola, Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Carmen Sanesteban, Jabier Etxagibel, Mikel Sanchez eta Ione Gorostarzu, Andoni Egaña eta Oihane Perea, Koko Riko, Ivan Pascual, Sabin Salaberri edo Inma Shararen gidaritzapean. Bisita gidatuetarako izena ematea beharrezkoa izango da: e-mailez jarrieta@alava.nethelbidera (gaia:bisita bereziak edo, 945181818 (luzapena 2442) telefonora.

Badubada.com web gunean, erakusketaren eta bertan izango diren jardueren informazio guztia aurkitzeaz gain, hausnarketarako eta iritzia emateko txokoa topatuko du erabiltzaileak.
Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren programa osoa

Noiz? URRIAren 17tik URTARRILAren 11ra.
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 10.00etatik 14.00ak arte.
Sarrera: Doan.

2013-10-07

aurkezpenak, datu pertsonalak

Ariketak:  non bizi

lehen klase eguna, aurkezpenak

Klaseko lehen eguna da. Irakaslea eta ikasleen aurkezpenak entzungo dituzu eta datuak jasoko.

Nor dira? Nongoak dira? Non bizi dira? Zenbat urte dute?
1. entzungaia     (irakaslearen datuak)
2. entzungaia   (ikaskideen datuak)
3. entzungaia (bete Julianaren datuak)

Bideoan bi pertsona matrikula egiten ari dira. Ikusi eta hartu bere datuak

2013-10-04

Zer da B2 maila?

Autoebaluazio 1

Zer da hizkuntza baten B2 maila?

Erreferentziazko Europar Markoaren arabera B2 mailak edo Maila aurreratuak Europako Kontseiluaren hirugarren zehaztapena islatzen du. Maila hori honela deskribatu zen: Gaitasun operatibo mugatua. Maila honetan ikaslea testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gai da; testu zehatzak zein testu abstraktuak ulertu behar ditu, eta ikaslearen espezialitatezko testu teknikoak ere.

B2 3. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
Testuen ideia nagusiak ulertzen ditu gai konkretu eta abstraktuei buruz , bere espezialitateko eztabaida teknikoak barne. Elkarrizketa batean parte hartzeko gai da erraztasun nahikoz eta arazorik gabe; jatorrizko hiztunekin tentsiorik sortu gabe hitz egin dezake. Testu argi eta zehatzak ekoizten ditu hainbat gairi buruz eta gai bati buruzko bere iritzia adierazteko gai da, beste ikuspegiei buruzko abantailak eta desabantailak azalduz.


gehiago hemen

2013-10-03

Agurrak

Entzun hurrengo elkarrizketak eta egin agurren zerrendatxoa
Zeintzuk dira hasierako agurrak? Zeintzuk bukaerako agurrak?
  1. Agurrak
  2.  Agurrak 2 .
  3. Agurrak 3 .
  4. Agurrak
  5. Agurrak 5
  6.  Gernikan 
Bideoa bat ere hemen duzue.