2013-11-28

2013-11-25

FAMILIAREN ARGAZKIA

Hiztegia ikasteko hemen daukazue familia baten kideak:


Ariketa:
  • Nire amaren aita nire    da.
  • Zure amaren ahizpa zure    da.
  • Zure semearen arreba zure    da.
  • Zure anaiaren alaba zure    da.
  • Zure ahizparen senarra zure    da.
  • Zure koinataren seme-alabak zure    dira.
  • Nire emaztearen ama nire    da.
  • Gure alabaren anaia gure    da.

ERE

Ere partikulari buruzko azalpena, EHEUko weborrian
Atalak liburukoa
  ERE(2) baita ariketak ERE (3))

ZER ORDU DA?, EUSKARAZ

Ariketak

2013-11-21

elkarrizketa Leteri

Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria 2009/10/28 Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburua Ilargi-Harria (Alberdania) izenburupean itzultzeagatik. - Irakurri Gorka Bereziartuak Boligrafo Gorria blogean idatzi duen artikulua: Sosik gabe geratu naiz Euskadi Sarietan okerreko apustua egiteagatik. - Xabier Letek Egunsentiaren Esku Izoztuak liburuko zenbait poema errezitatu zituen ekitaldi hunkigarri batean, Mikel Laboa hil zen biharamunean, Iruñean. Ikusi ekitaldi horren bideoa.

Hiztegi lagungarria: hemen. Ni naiz kanta entzuteko sakatu hemen .

Zein gara?


Zure lo egiteko posturak nolakoa zaren adierazten omen du. Jakin nahi baduzu, egin izen bera duen  Ikasbileko sekuentzia

  • 23 euro eta nortasuna: Irakurri Olatz Yarzaren kontakizuna, eta ondo ulertzen ahalegindu. Gero, ordenatu gertaerak, hurrenez hurren jarri gertatu zitzaizkionak Bilbon.
  • Nortasuna Interneten izenburua duen testua ere irakur dezakezu hemen
  • Nortasuna eta euskaltasuna oso kontzezptu ezberdinak omen dira, Entzun eta erantzun hurrengo galderei:
    •     Zer da herritarren arabera euskal identitatea?
    •     Zein ikuspuntu hartzen dira kontuan hori definitzerakoan?  
    •     Zer azpimarratzen du Euskal Herriko jendeak?
    •  Nolako planteamenduak baztertu behar dira?


    Aditz trinkoak: iritzi aditza

    Taulak orainaldian eta lehenaldian.
    Ariketak ere egin ditzakezu: iritzi aditza lantzekoak, esaterako.

    ZATOZKIT

    Zatoz maitetxo; zu baino beste
    maiterik inon ez dut nik;
    nere gogoak ez dauka, izartxo,
    zu beste itxaropenik.
    Nik zu bezala, zuk ere asko
    maite nauzula badakit;
    goazen, ba, usotxo bihotzekoa,
    mendi-kabira zatozkit.

    2013-11-11

    Plazan


    ARIKETA honetan entzumena landuko duzu. Horretarako ariketari dagokion testua entzun eta bete hutsuneak.
    Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.
    En este ejercicio trabajarás la comprensión oral. Para ello deberás escuchar el texto correspondiente al ejercicio y completa los huecos.






    Hutsuneak bete
    Herri txiki batean gaude, plaza____. Plaza___ erdi____ lorategia dago eta lorategi______ ondo___ bi zuhaitz: bata plaza______ ezkerralde______ eta bestea eskuinalde_____. Ez dira oso handiak.
    Plaza___ ezkerralde ____ etxe bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxea_____ aurre_____ arkupea dago. Arkupe______ gain_____ balkoi luzea dago.
    Udaletxe_____ ondo___ eskuinaldean kamioi bat dago aparkatuta. Kamioi_____ barru_____ kabina dago eta kabina_____ barru_____ txoferra.
    Plaza_____ eskuinalde______ pilotalekua dago eta bertan bi mutil jolasean.




    Zuzenketa-orria
    Herri txiki batean gaude, plazan. Plazaren erdian lorategia dago eta lorategiaren ondoan bi zuhaitz: bata plazaren ezkerraldean eta bestea eskuinaldean. Ez dira oso handiak.
    Plazaren ezkerraldean etxe bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxearen aurrean arkupea dago. Arkupearen gainean balkoi luzea dago.
    Udaletxearen ondoan eskuinaldean kamioi bat dago aparkatuta. Kamioiaren barruan kabina dago eta kabinaren barruan txoferra.
    Plazaren eskuinaldean pilotalekua dago eta bertan bi mutil jolasean.

    PASAIA MARRAZTEN

    Entzun eta egin irudia


    2013-11-10

    Turismo bulegoan

    13-Turismo bulegoa Donostian

    Jarri hurrengo elkarrizketa ordenean:


    Ondo da. Eskerrik asko

    Egun on!

    Aizu. Non dago San Francisco Museoa?

    Baita zuri ere. Zer nahi duzu?

    Mila esker. Eta kale horretan jatetxerik?

    Zer, gosetuta ala? Bai, Iturrioz jatetxea dago inguru horretan. Unamuno kale atzean. San Anton deitzen da kalea.

    Unamuno kalean. Begira. Mapa honetan argi-argi ageri da. Hemen, eliza ondoan.



    Zuzenketa-orria

    1. Egun on!
    2. Baita zuri ere. Zer nahi duzu?
    3. Aizu. Non dago San Francisco Museoa?
    4. Unamuno kalean. Begira. Mapa honetan argi-argi ageri da. Hemen, eliza ondoan.
    5. Mila esker. Eta kale horretan jatetxerik?
    6. Zer, gosetuta ala? Bai, Iturrioz jatetxea dago inguru horretan. Unamuno kale atzean. San Anton deitzen da kalea.
    7. Ondo da. Eskerrik asko.

    13-Turismo bulegoa Donostian

    Bisitan


    -turismo bulegoan eta liburudendan

    Izebaren etxera joan gara bisitan: