2013-12-20

Gabonetan nola jokatu

Ondo pasatzeko egun hauetan, hainbat gomendio daude sarean. Hona hemen Ikasbileko batzuk
gastuekin zentzuz jokatzeko, hondarrak kontserbatzeko , jostailu ez-sexisten gida,

Ados zaude iritzi honekin?


Gabonen iruzurra

Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea.


ANDER ALTUNA


Urtero-urtero bezala, azkenean ere hemen ditugu Gabonak, besteak beste iragarkiak arduratzen direlako egun hauen etorreraren berri emateaz. Ikaragarria da zenbat iragarki irentsi behar izaten ditugun: jostailuak batetik, lurrinak bestetik, loteria eta abar. Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea. Gupidarik gabeko kanpaina publizitario horien xedea ahalik eta mozkin gehien lortzea da, bizi dugun eredu kapitalistaren isla nabarmena izanik, eta ez erakutsi nahi digutena, hau da, poztasuna, laguntasuna edota familien batasuna.


Gainera, kale kantoi asko eta asko gabon-argiz hornituak daude. Inolako zalantzarik gabe, horrek guztiak kaleak xarma berezi batez josten dituelako ustea daukat, baina, zoritxarrez, argi horiek xurgatzen duten energia gure patrikatik ordaindu beharra daukagu. Galdetu al digute nahi ote ditugun gure kaleetan diru xurgatzaile horiek ipintzea? Kontuan hartu beharra daukagu jende anitzek ez duela argindarraz baliatzeko parada, euren etxeetan argindarrik gabe bizi direla alegia.


Hemendik salatu nahi nuke Gabonek dakarten iruzurra. Ametsezko mundu zoragarri bat erakutsi nahi digute. Ez dezagun ahaztu errealitatea oso dela bestelakoa eta ametsa zenbaitentzat esnatu ezineko amesgaizto bat besterik ez dela. Ea behingoz gezur horri amaiera ematen diogun eta Gabonen benetako esanahiari irmo eusten diogun.

2013-12-05

Ez zaitez asper, ez horixe, hemen baduzu lana eta


Egin Ikasbileko ariketa hau, bertan azalpenak eta zuzenketak ere aurkituko dituzu .
Denbora izanez gero, jarraitu lanean eta landu "zaindu zerue burua" izenekoa eta arazi deritzona ere bai.

2013-12-03

Julianaren familia

Orain marraztu Julianaren familiaren zuhaitz genealogikoa:
Julianaren familiaren argazkia


Nork du ile kixkurra?
Nor da gizena eta burusoila?
Nor da ikaslea?
Nortzuk dira oso politak?
Non egiten du lan Judithek?
Nork du 91 urte?

Bernaolatarren familia

  1. zenbat dira bernaolatarrak?  zeintzuk? Zer dira?
  • erantzunak
0. aitita-amamak Felix eta Miren dira, gurasoak Anton eta Begoña (dira) eta seme-alabak Koldo, Maddalen eta Gorka .Familian zazpi dira.
1.-Anton aita da, Antonen deitura Bernaola da, emaztearen izena Miren da eta amamaren izena Miren
2.-Ama Begoña (Telletxea) da, Begoña irakaslea da; Maddalen ikaslea da.Seme gaztearen izena Gorka da eta Gorka ikaslea da.

  • Nolakoak dira?
 21-Bernaolatarrak1

 21-Bernaolatarrak2

21-Bernaolatarrak3

    2013-12-02

    Lopez Oregi familia, Koldoren familia eta Iñigoren antza

    Lopez Oregi FAMILIA
    16-Nola dago familia hau

    1. .Nola daude aiton-amonak?
    2. .Non daude gurasoak?
    3. .Nortzuk daude pozik?
    4. .Nor dago haserre?
    5. .Nolakoak dira Andrestxo eta Irene?
    6. .Nolakoa da Lopez Oregi familia?
    22-Koldo eta bere familia


    1. Zeintzuk dira Koldoren osaba-izebak?
    2. Nolakoa da izeba Paula?
    3. Non dago?
    4. Nor dago izebaren ondoan?
    5. Zer dauka izeba Paulak eskuan?
    6. Non dago anaia? Nola du izena anaiak?
    7. Nork dauzka bost urte?
    8. Non dago Koldoren ama? Nola dago?
    9. Nor dago negarrez?
    10. Nongoak dira Cristina eta Alejandro?
    11. Non dago Koldo?
    23-Nolakoa da Inigo

    1. Noren antza du Iñigok?
    2. Noren begiak ditu?
    3. Noren hortzak ditu?
    4. Noren belarriak ditu?
    5. Noren ilea du?
    6. Noren sudurra du?
    7. Norena da bere irria?
    8. Zein da bere osaba? eta bere izeba?
    9. Nor da bere aita?
    10. Norekin dago orain?