2014-12-17
Abestu Gabonetan ere bai!
Entzun hurrengo bertsio ezberdinak:
- Olentzero begi gorri
(mp3),
- Olentzero begi gorri, fun fun (mp3) edota
- Olentzero buru handia (mp3).
- Haurrek ere kantatzen diote Olentzerori, ea harrapatzen dituzun behean idatzita dagoen letra eta kantatzen dutenaren arteko desberdintasunak:
OLENTZERO EGA azterketan
Urteko jai egunak
- Entzungaia entzun ondoren erantzun hurrengo galderei:
- Noiz ireteten dira neska-mutilak Euskal Herrian Olentzerorekin?
- Noiz izaten dira San Ferminak?
- Zein egunetan izango da aurten Aberri eguna?
- Zer egiten dute alderdi politikoek Aberri egunean?
- Noiz hasiko da aurten Aste Santua?
- Zer ateratzen dute abenduaren 24an herrietan zehar?
- Zer da maiatzaren lehena?
2014-12-09
Arazi
Arazi Euskaltzaindiaren araudian
Arazi aditzaren erregimena
Gaurkoan euskaraz oso maiz erabiltzen dugun arazi hartuko dugu idazgaitzat. Arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasiko dugu.
Euskara zaharrean “-ra-” artizkiaz baliatzen ziren aditz arazleak sortzeko. Horrela ekarriaditzetik, esate baterako, eRAkarri ateratzen zen (ikasi> irakatsi, eman> eraman, igarri> iragarri…). Gaur egungo euskaran, aditz arazleak sortzeko bi bide ditugu: aditz gehienek arazi hartzen dute forma arazleak sortzeko; izena + egin erako aditz konposatuak, ordea, eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak osatzeko.
Arazi aditzaren erregimena
Arazi eta aditzoinen forma

Ortografia arauak
Nola idatzi behar dira arazi bitartez eratutako aditz arazleak? Hauxe da Euskaltzaindiak dioena (araua osorik):
- Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera hobesten da (salbuespen bakarra, adierazi)
- Aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi,geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi.
- Aditz-erroan – t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi; agertarazi, agerrarazi; ikustarazi, ikusarazi…
- Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.
Aditzoinen forma
Arazi beti aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko dela esan dugu. Baina nola jakin dezakegu zein den aditz baten aditzoina?
- Adizki jokatugabeak hiru multzo nagusitan sailka ditzakegu: aditzoina (etor) , partizipioa (etorri) eta aditz-izena (etortzen): ikas / ikasi / ikasten, bil / bildu / biltzen, sar / sartu/sartzen…
- Aditz jakin baten aditzoina ateratzeko, nahikoa da aditz-partizipioari “-TU/-DU” edo “-I” amaierak kentzea (”-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik).
- Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritikezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
- Aditzoinen bukaera afrikatua denean (-ts, -tx, -tz) aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua:huts dezaket (hus dezaket), zorrotz dezaket (zorroz dezaket).
- Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi),jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxisalbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i< (Itxi ezazu atea). Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara (iritz diezaiokezu/iritzi diezaiokezu; euts iezaiozu/eutsi iezaiozu).
- Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
- Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket/laketu; ausart/ausartu; bat/batu.
- Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut, lot, oroit, lant…
- “DI”z amaitutako hitzetatik eratorritako forma laburtuak: hant (
- Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ezlagunt), neur, ezkon, e.a.
2014-12-06
Testu antolatzaileak. Lokailuak, juntagailuak.
Juntadurazko Perpausak
Juntagailuak eta lokailuak
Lokailuak . Hainbat lokailuren erabilera
Lokailu motak. Ariketa
Puntuazo markak eta lokailuak
Euskaljakintzakoak: ariketak 1 , ariketak 2,ariketak3, ariketak 4 santurtzieuskaltegikoak: ariketak 1, ariketak 2, lokailuak3 Kontsultarako gramatika ere hemen duzue: Habe
Juntagailuak eta lokailuak
Lokailuak . Hainbat lokailuren erabilera
Lokailu motak. Ariketa
Puntuazo markak eta lokailuak
Euskaljakintzakoak: ariketak 1 , ariketak 2,ariketak3, ariketak 4 santurtzieuskaltegikoak: ariketak 1, ariketak 2, lokailuak3 Kontsultarako gramatika ere hemen duzue: Habe
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)