euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-09-28

Euskaraz ikasteko aplikazio mugikorrak

Gero eta baliabide gehiago dugu aukeran euskara ikasteko. Horietako batzuk teknologia berrien eskutik heldu zaizkigu, tablet eta smarphone bezalako gailu mugikorretarko diseinatuak.

Ikus ditzagun horiektako batzuk:





Deklinabidepp: deklinabidea lantzeko aplikazioa da. Eskura dago ordenagailu, ipad eta android sistema duten gailuetarako.





Aditzak: euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa



Aditz laguntzailea: euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.





Euskara ikasiz 1. maila: HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa da.







Euskara ikasiz 2. maila: HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa da.

2016-09-26

Elhuyar hiztegiak zure mugikorrean


Elhuyar Fundazioa ¦ 2011-09-26 ¦ 16:39 ¦ telefonoa

Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta iPhone plataformetan, eta  Europako Hizkuntzen egunarekin bat eginez  egin du aplikazio horien aurkezpena .
Hain zuzen ere, hiztegia hauek daude eskuragarri smartphonetarako:

  1. Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); 
  2. Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); 
  3. Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); 
  4. Elhuyar Sinonimoen Kutxa; 
  5.  Elhuyar ikaslearen hiztegia.
Oraingoz, hiztegiak Android Marketeta App Store dendetan daude salgai. Bestalde, doako demo batzuk ere jarri dira eskuragarri erabiltzaileentzat.

(Sustatu.com)

2015-12-03

Euskeraren nazioarteko eguna



EUSKARA MUNDUAN (AURRERAPEN BIDEOA) from Iñigo Asensio on Vimeo.

HIZKUNTZA-EDUKIAK
  1. Aholkuak. Euskararen erabilera sustatzeko dekalogoa.
  2. Gomendioak. Euskara irakaslearen dekalogoa.
  3. Izorratzeko hitzak
  4. Euskaraz hitz egiten hasi
  5. Gai izan. Nominalizazioa
  6. Denborazkoak
ENTZUMENA
IRAKURMENA
IDAZMENA
  1. Idazlan laburra. Euskarari gutuna
  2. Idazlan laburra. Euskararen gutuna
MINTZAMENA
  1. Elkarrizketa. Mintzodromorako hizketagaiak eskolako egongelan.
  2. Euskal kantak (hizkiak)
  3. mintzatu.com
MATERIAL OSAGARRIA
  1. Euskara jendea dokumentala.
  2.  Euskararen historiaz
  3. Euskaldun berriaren esketxa
  4. Europako hizkuntzak
  5. Euskara Europako hizkuntzen sailkapenaren barruan
  6. Euskara hizkuntza zeltikoa zenean








_________________________________




Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko .
Gogoratzen naiz lehengo amonaz,
gaurko amaz ta 

Joxei ta zuei, mila zorion
miresmenaren 
ta amaituko dut txapel zati bat
zuek guztiontzat .

Gure bidea ez da erreza
bete legez, juizioz, 
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara 

Eta hemen bildu dan indarraz,
grinaz eta poz 
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta .



___________________________________



Durangoko Azoka 49. 2014ko nobedadeak.


1. Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko lehendakaria:

2. Arrate Illaro, Irudienea:

3. Lutxo Egia, Ahotsaenea:

4. Oihana Agirre, Azoka TB:

5. Maite Goñi, Kabi@:

6. Itziar Elias, Eszenatokia:

7. Erika Uranga, Plateruena:

8. Oihane Barrutia, Saguganbara:
_



Zertarako nahi dugu batua?  Ados al zaude?



2014-11-16

Euskara ikastea


  • Euskara ikastea zaila dela? Bada, umoreak omen dauka konpobidea...
  1. Umorea hizkunzan izeneko  entzungaia  entzungo duzu eta baita adierazitakoarekin bat zatozen adierazi egin ere.
  2. Kike Amonarriz, behintzat, ados dago "Hizkuntza bat biziko bada, ezinbestekoa du bere buruari barre egitea" dioen elkarrizketan.
  3. Motibazioaz deritzon Ikasbileko sekuentzia ere egin  dezakezu, zure ahaleginari indarra emateko

2014-10-20

Euskaldun berri batzuen testigantzak

Euskaldun pakistandarraren kasua gogoan hartuta, beste hainbaten testigantzak ere aurki ditzakezue Ikasbilen hala nola
  1. Ludger Meesena; hemen entzun dezakezu elkarrizketa batean zer dioen bere esperientziaz eta baita irakurri ere.
  2. eta Hemen ere,euskara ikasi duen beste kanpotar baten testigantza duzu, Roslyn May Frankena, hain zuzen ere, "Kixoteko pertsonai bati esker hasi zitzaidan euskal kulturarekiko interesa" izenburua duen elkarrizketan.
  3. Idatzi dezakezu zure iritzia esperientzi hauei buruz, zurea ere kontuan hartuta?

2013-11-21

elkarrizketa Leteri

Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria 2009/10/28 Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburua Ilargi-Harria (Alberdania) izenburupean itzultzeagatik. - Irakurri Gorka Bereziartuak Boligrafo Gorria blogean idatzi duen artikulua: Sosik gabe geratu naiz Euskadi Sarietan okerreko apustua egiteagatik. - Xabier Letek Egunsentiaren Esku Izoztuak liburuko zenbait poema errezitatu zituen ekitaldi hunkigarri batean, Mikel Laboa hil zen biharamunean, Iruñean. Ikusi ekitaldi horren bideoa.

Hiztegi lagungarria: hemen. Ni naiz kanta entzuteko sakatu hemen .

2013-10-31

euskaraz filmak ikusteko aukera

Ez dakit filma ikusita duzun ala ez. IKusi nahi izanez gero sarean duzue ikusgai. Ikusi ez ikusi bazabiltza, HEMEN klikatuta informazio asko  duzu. Ea zer iruditzen zaizun!!! http://www.gartxotfilma.com/index.php/ahotsak

2013-10-22

BAdu bada Gasteizen



Urriaren 17an, ostegunean, Arabako Foru Aldundiak "Badu Bada, euskara mundu eleanitzean" izeneko erakusketa jendaurrean zabalduko du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Erakusketa ondo ikusteko bisita gidatuak egongo dira eta ostegun arratsaldeetakoak bereziak izango dira, hala nola, Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Carmen Sanesteban, Jabier Etxagibel, Mikel Sanchez eta Ione Gorostarzu, Andoni Egaña eta Oihane Perea, Koko Riko, Ivan Pascual, Sabin Salaberri edo Inma Shararen gidaritzapean. Bisita gidatuetarako izena ematea beharrezkoa izango da: e-mailez jarrieta@alava.nethelbidera (gaia:bisita bereziak edo, 945181818 (luzapena 2442) telefonora.

Badubada.com web gunean, erakusketaren eta bertan izango diren jardueren informazio guztia aurkitzeaz gain, hausnarketarako eta iritzia emateko txokoa topatuko du erabiltzaileak.
Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren programa osoa

Noiz? URRIAren 17tik URTARRILAren 11ra.
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 10.00etatik 14.00ak arte.
Sarrera: Doan.

2013-10-04

Zer da B2 maila?

Autoebaluazio 1

Zer da hizkuntza baten B2 maila?

Erreferentziazko Europar Markoaren arabera B2 mailak edo Maila aurreratuak Europako Kontseiluaren hirugarren zehaztapena islatzen du. Maila hori honela deskribatu zen: Gaitasun operatibo mugatua. Maila honetan ikaslea testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gai da; testu zehatzak zein testu abstraktuak ulertu behar ditu, eta ikaslearen espezialitatezko testu teknikoak ere.

B2 3. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
Testuen ideia nagusiak ulertzen ditu gai konkretu eta abstraktuei buruz , bere espezialitateko eztabaida teknikoak barne. Elkarrizketa batean parte hartzeko gai da erraztasun nahikoz eta arazorik gabe; jatorrizko hiztunekin tentsiorik sortu gabe hitz egin dezake. Testu argi eta zehatzak ekoizten ditu hainbat gairi buruz eta gai bati buruzko bere iritzia adierazteko gai da, beste ikuspegiei buruzko abantailak eta desabantailak azalduz.


gehiago hemen

2013-07-19

Duolinguo abian



Interneteko edukiak itzuliz, hala nola Wikipedia, hizkuntzak ikasteko sistema berritzaile eta dohakoa dugu hau.

Zertan datzan jakin nahi baduzu, bideoan, azaltzen da zer den, erdaraz.
...

2012-12-05

2012-12-03

Mintzatu, gaur eta bihar, beti euskaraz!

Eukarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu? sartu mintzatu.com-en  eta ikusi!



Euskararen Ginkana

Euskaraz  ongi pasatzeko lehiaketa abenduaren 3an hasi da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Dagoeneko izena eman dezakezu www.euskararenginkana.net helbidean.
Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar.

Basque doodle

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
 Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

2012-10-07

Babelium Project, ahozkotasuna lantzeko tresna eta hizki-mizki plataforma

Babelium Project  EHUko Grupo Hipermedia y Multimedia ikerkuntza-taldeak abiarazitako ekimen berritzailea da. Hainbat hizkuntzatan, batez ere, euskaraz eta ingelesez, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko webgunea programatu dute, bideoak erreminta nagusi dituena.


Hizkimizki plataforma


Hizkimizki webguneak 43 hizkuntzaren leihoak zabaldu dizkio euskarari Konbinazio posible guztiak eginda, 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu aplikazioak Topaguneak garatutako tresnak lehendabizikoz gurutzatu ditu zenbait hizkuntza, aragoiera eta nepalera, adibidez.



2011-11-16

Euskeraz hitz egiten hasi

Sechu Senderen originala (Instrucciones para empezar a hablar gallego) eta Benito Fizen itzulpen-moldaketa  oso interesgarria da, irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak


Euskarak proba-garaia gainditu du, dagoeneko, Facebooken, eta, ostiraletik aurrera -hilaren 11tik-, erabiltzaileek, beste edozein hizkuntzarekin gertatzen den moduan, Facebookek eskaintzen dituen tresna guzti-guztiak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango dute. Horrela baieztatu dute Eusko Jaurlaritzaren iturriek sare sozialetan.
"Facebooken euskarazko plataformaren interfazean sartzean, orain arte erabili ezin genituen zenbait funtzionalitate ere erabili ahal izango ditugu", esan dio Cristina Juesasek, Irekiaren komunikazio aholkulariak eitb.com-i. Interfazea "BETA" izeneko garaian zegoen, baina gaur bertan amaitutzat eman dute epe hori.

Sare sozialek zabaldu dute albistea, eguerdian; Twitterreko erabiltzaile batzuek informazioaren berri eman dute, eta euren poza islatu dute.
Bestalde, Eskolako hizkuntza ereduak direla eta, zalaparta dabil inguru hauetan. Hainbat taldek gazteleraz hezteko eskubidea aldarrikatzen dute. Irratsaio honetan Paia bertsolariak gai zail honi buruzko iritzia ematen du.