Euskal Herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskal Herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-12-03

Euskeraren nazioarteko eguna



EUSKARA MUNDUAN (AURRERAPEN BIDEOA) from Iñigo Asensio on Vimeo.

HIZKUNTZA-EDUKIAK
  1. Aholkuak. Euskararen erabilera sustatzeko dekalogoa.
  2. Gomendioak. Euskara irakaslearen dekalogoa.
  3. Izorratzeko hitzak
  4. Euskaraz hitz egiten hasi
  5. Gai izan. Nominalizazioa
  6. Denborazkoak
ENTZUMENA
IRAKURMENA
IDAZMENA
  1. Idazlan laburra. Euskarari gutuna
  2. Idazlan laburra. Euskararen gutuna
MINTZAMENA
  1. Elkarrizketa. Mintzodromorako hizketagaiak eskolako egongelan.
  2. Euskal kantak (hizkiak)
  3. mintzatu.com
MATERIAL OSAGARRIA
  1. Euskara jendea dokumentala.
  2.  Euskararen historiaz
  3. Euskaldun berriaren esketxa
  4. Europako hizkuntzak
  5. Euskara Europako hizkuntzen sailkapenaren barruan
  6. Euskara hizkuntza zeltikoa zenean








_________________________________




Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko .
Gogoratzen naiz lehengo amonaz,
gaurko amaz ta 

Joxei ta zuei, mila zorion
miresmenaren 
ta amaituko dut txapel zati bat
zuek guztiontzat .

Gure bidea ez da erreza
bete legez, juizioz, 
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara 

Eta hemen bildu dan indarraz,
grinaz eta poz 
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta .



___________________________________



Durangoko Azoka 49. 2014ko nobedadeak.


1. Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko lehendakaria:

2. Arrate Illaro, Irudienea:

3. Lutxo Egia, Ahotsaenea:

4. Oihana Agirre, Azoka TB:

5. Maite Goñi, Kabi@:

6. Itziar Elias, Eszenatokia:

7. Erika Uranga, Plateruena:

8. Oihane Barrutia, Saguganbara:
_



Zertarako nahi dugu batua?  Ados al zaude?



2013-02-04

Agate Deuna




Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.


Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak. Bertsio asko dauka kantak, hala ere. Hona hemen bat:

2012-12-05

2010-11-11

2009-10-12

Euskaltzaindiaren lekua


Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela eta, Donostian emanaldi berezia egin dute Bernardo Atxaga eta Juan Carlos Perezek. Berta aurkeztuko da ERLEA izeneko literatura aldizkaria. Emanaldiaren aurretik egindako elkarrizketa honetan, besteak beste, Atxagak Euskaltzaindiak gizartean duen lekuaz aipamena egiten du.

2009-04-06

2009-03-28

Aurtengo Korrikaren bideoklipa

  • "Ongi etorri lagun!!!" kantuak jarriko du Korrika 16ren erritmoa eta Betagarri taldeak osatu du abestia.
  • Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko da aurten Korrika.
  • Ikusi kantaren letra
  • Zer den Korrika jakin nahi baduzu, entzun beheko azalpentxoa.

2009-02-06

Agate deuna

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.gate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

Aintzaldun daigun Agate Deuna bihar da ba Deun Agate etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz aurten be igazko berberak igaz lez hartu gagizun eta zabaldu zuen sakela.

Ikastolako neska-mutilak beharran aurkitzen gara eskatzen dugu guretzat hobe jarrai gaitezan aurrera.

Orain bagoaz alde egitera agur dautsugu gogotik Agate Deuna bitarte dala ez eizu izan dongerik... EUP!!

San Blas opila

SAN BLAS opila
  • ikusi errezeta bat habeko ikasbilen eta egin, nahi baduzu, bertako ariketa eta benetako opila.
  • Ez dakizula sukaldatzen?
Bada, erosi galtzagorrikoak, adibidez; oso goxoak dira eta, begira, bestela, nolakoak diren:
  • Errezeta; Osagaiak
  • Kilo bat irin
  • Kilo bat azukre
  • 6 arrautza
  • 200 gr. Koipe (txerri-manteka)
  • Royal koilarakada bat
  • Anis botetxo bat (anis-esentzia eta kristaldua bada hobe)
  • Nola egin sanblasak, pausoz-pauso
  1. - Arrautzen gorringoak ontzi batean apartatu. (*arrautza horietako bi zuringo banandu egin behar dira eta sanblasaren zuringoa egiteko gorde.)
  2. - Arrautzen gorringoak azukrearekin nahastu eta ondo irabiatu, biak bat egin arte. Marisolek irabiagailu elektrikoa erabiltzen du lan honetarako, baina eskuz ere egin daiteke. (*Geruza zuria egiteko 8 azukre koilaraka gorde).
  3. - Irinari osagaiak gaineratu eta masa bat egin arte nahastu. *Koipea (txerri-manteka): (*gurina baino naturalagoa Marisolen iritziz). Koipea nahastu ahal izateko gogorregia baldin badago, mikrouhin labean bigundu. Anisa: anis-esentzia bada hobe. Gatza: pittin bat.
  4. - Arrautza gorringoak eta azukrea nahastu ondoren irinetara bota.
  5. - Irinetara botatako osagai guztiak ondo nahasi. Lan asko egin behar da masarekin, ogiarekin bezala, eta zenbat eta gehiago landu masa, orduan eta hobeago.
  6. -Nola jakin noiz dagoen prest? Masa ondo berdinduta dagoenean, osagai guztiek bat egin dutenean.
  7. -Masari nahi dugun forma eman.
  8. - Labean sartzeko prestatu. Pegatuta gera ez daitezen koipez igurtzitako albal paperaren gainean jarri sanblasak.
  9. - Labean sartu. Aurrez, 20 bat minutuan 220 gradu inguruan berotzen eduki.
Sanblasak 10-12 minututan eginak egon daitezke (labearen arabera).
Sanblasen zuringoa egiteko:
  1. - Bi zuringoei 8 koilarakada azukre bota eta kazuelatxo batean nahastu.
  2. - Kazuelatxoa bainu marian jarri ontzi handiago batean, eta sutan jarri, noizean behin nahasteari laga gabe. Ez laga urari irakin egiten, bestela sua jaitsi.
  3. -Beroak azukrea apurtu behar du eta azukreak eta zuringoek bat egin behar dute. Likido garden bat izan behar da lortu behar dugun emaitza. Esperientziak esango digu noiz dagoen puntuan (ez da erraza jakiten)
  4. -Likido garden hori irabiagailu elektroniko batekin nahasi.
  5. Opilak oraindik bero daudela eman behar zaie geruza zuria.

2008-12-04

Durangoko azoka

Durangoko azoka, ikusi eta joan....eta erosi? baietz erosketa onak egin!
  • Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
  • Izena: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
  • Aldia: 43. edizioa
  • Non: Durangoko Landako Erakustazoka
  • Noiz: 2008ko abenduaren 5tik 8ra
  • Ordutegia: 10:30-20:00
  • Bultzatzailea: Gerediaga Elkartea
  • Zenbatero: Urtero
  • Izaera: Irekia (sarrera doan)
  • Sailak: Editorialak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
  • Betebeharreko ezaugarria: Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan
  • Antolatzailea: Gerediaga Elkartea
  • Babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura saila
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BBK, Eroski Fundazioa, LESA Landako Erakustazoka, EITB.
  • Komunikabide laguntzaileak: Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Noticias de Alava eta Diario Vasco. Egin klik iragarkia kusteko