KLASEKO GAIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
KLASEKO GAIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-03-06

Mezu elektronikoa idazten

Hona hemen mezu elektronikoak egoki idazteko aholkuak:

2016-10-11

Orduak eta datak

Datak


Gutunen goiko aldean data adierazteko bi formatu hauek erabiliko dira



En Donostia, a 3 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 3an
Donostia, 3 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 3a

Gogoan hartu bi zenbaki hauek

Donostia, 11/31 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 11/31
En Donostia, a 11/31 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 11n/31n

Gutunen testuan bertan data bat adierazi behar bada, honakoak erabiliko dira:

2006/03/07; 2006-03-07; 2006/III/07; 2006-III-07
En respuesta a su escrito con fecha 2006-03-07...: 2006-03-07ko zuen idatziari erantzunez,...

Hilabetea eta eguna, hau da, otsailak 6 edo hilak 6 formak ere erabil daitezke gonbitetan edo informazio oharretan, baina beti

aposizioan jarrita (komen artean)

El jueves, 7 de marzo, será la inauguración: Ostegunean, martxoak 7, inaugurazioa egingo dugu
El 20 de junio, domingo, nos casamos: Ekainaren 20an, igandea/igandean/igandearekin, ezkonduko gara

Audioak: orduak nola esan eta idatzi

Ariketa HEMEN
azalpen gehiago hemen

2016-09-25

0. Aurkezpenak, hizkuntzak ikastea

EDUKIAK


 

Komunikatzaile baten kastina. 


Aipatzen dituenak eta ez dituenak: Bai/Ez
.
1. Gai serio eta sakonak lantzeko gaitasuna. 
2. Merezitako kontutxoei umore zertzeladak eskeintzeko neurria. 
3. Gaztetxo, gazte edo helduei egokituko zaien hizkera. 
4. Eguneroko albisteetan jantzia izatea. 
5. Kazetaritza ikasketak eginak izatea. 
6. Esperientzia eta interes unibertsala. 
7. Hizkuntzari zor zaion errespetua. 
8. Hizkuntz aniztasuna. 
9. Itxura gazte eta zaindua izatea. 
10. Naturaltasuna eta hurbiltasuna. 
Zer gehiago eska dakioke aurkezle bati? 

ARIKETAK







  
IDATZI




Mintzatu:

 Lanbideak ala unibertsitateko ikasketak?;
  Zer egin eskola amitu ondoren?,
  Disziplina eskoletan

Azterketa ereduak

OSAGARRIAK

  • Irakasle berriari ongietorria


DBH Matematikako irakasle berriari. Nork Zer esan du?
1. Juan Mari zuzendariak: 
2. Xabier matematikako irakasleak: .
3. Unanue soinketako irakasleak:  .
4. Larraitz musikako irakasleak: .
5. Asier euskarako irakasleak: .
6. Izaskunek: 
.
7. Sebas arteko irakasleak: .
8. Eli naturreko irakasleak: .



El suplemento ocasional blogean hari interesgarria hasi da. Irakasle hasi berriei hiru aholku ematekotan, zer esan? Honakoak bota dira, besteak beste:

• Umorea . Lagungarria eta osasuntsua da.
• Zerbait ez badakizu, kontsultatu. Ez daukagu zertan  dena.
• Elkarreragina , zeure eta ikasleen artean, eta beraien artean ere bai
•  inguruan dauzkazun baliabideei, uste baino gehiago dira eta.
• Erabili inguruko baliabideak, teknologikoak bereziki, ikasteko era berriak sortzen  dira eta.
•  baliabide berriak, eta konpartitu.
• Ez  egun batean klaseak ez badu irteten espero duzun bezala. Erabili hobetzeko, hausnartu klasean gertatu denaz.
•  zaitez erne, eta erreparatu klasean gertatzen denari eta ikasleei. Gero, horren gainean .
•  ikasleak hobeto ezagutzen.
•  klaseak. Horrek klasearen eta helburuen ikuspegi zabalagoa emango dizu.
Sasoi txarra izan daiteke oporretako hau gurean aholkuak emateko, baina irail-urrirako beharko dira halakoak. Beraz hemen apuntatzen hasi nahi baduzue, batek baino gehiagok eskertuko digu.




1923ko maistra baten kontratua irakurtzen digute irratsaio honetan. Sexismoa eta autoritarismoaren eredu paregabea da.


1. Ez zitekeen ezkon
2. Ez zitekeen autoan ibil
3. Ez zitekeen kalean ibil
4. Ez zezakeen herritik alde egin
5. Ez zezakeen ilea tinta
6. Ez zezakeen soineko motzik erabil
7. Ez zezakeen erre
8. Ez zitekeen helatu-dendetan sar
OSAGARRIAZKOA

AHOLKU GEHIAGO:

Komunikatzeko eta Konbentzitzeko estrategiak



2013-12-20

Gabonetan nola jokatu

Ondo pasatzeko egun hauetan, hainbat gomendio daude sarean. Hona hemen Ikasbileko batzuk
gastuekin zentzuz jokatzeko, hondarrak kontserbatzeko , jostailu ez-sexisten gida,

Ados zaude iritzi honekin?


Gabonen iruzurra

Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea.


ANDER ALTUNA


Urtero-urtero bezala, azkenean ere hemen ditugu Gabonak, besteak beste iragarkiak arduratzen direlako egun hauen etorreraren berri emateaz. Ikaragarria da zenbat iragarki irentsi behar izaten ditugun: jostailuak batetik, lurrinak bestetik, loteria eta abar. Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea. Gupidarik gabeko kanpaina publizitario horien xedea ahalik eta mozkin gehien lortzea da, bizi dugun eredu kapitalistaren isla nabarmena izanik, eta ez erakutsi nahi digutena, hau da, poztasuna, laguntasuna edota familien batasuna.


Gainera, kale kantoi asko eta asko gabon-argiz hornituak daude. Inolako zalantzarik gabe, horrek guztiak kaleak xarma berezi batez josten dituelako ustea daukat, baina, zoritxarrez, argi horiek xurgatzen duten energia gure patrikatik ordaindu beharra daukagu. Galdetu al digute nahi ote ditugun gure kaleetan diru xurgatzaile horiek ipintzea? Kontuan hartu beharra daukagu jende anitzek ez duela argindarraz baliatzeko parada, euren etxeetan argindarrik gabe bizi direla alegia.


Hemendik salatu nahi nuke Gabonek dakarten iruzurra. Ametsezko mundu zoragarri bat erakutsi nahi digute. Ez dezagun ahaztu errealitatea oso dela bestelakoa eta ametsa zenbaitentzat esnatu ezineko amesgaizto bat besterik ez dela. Ea behingoz gezur horri amaiera ematen diogun eta Gabonen benetako esanahiari irmo eusten diogun.

2013-10-26

Ordu aldaketa

Beharrezoa al da ordu aldaketa? Artikulu pare bat daukazu horren inguruan beheko esteketan, sakatu bertan eta irakurri ahal izango dituzu.

Zergatik-ordu-aldaketa?

Infografia: Ordu aldaketa eta energia aurreztea

Ariketa bat ere  horren inguruan Ikasbilen badaukazue


Espainiak ez du zuzendu Francok 1940an egindako ordu aldaketa
Berria.info 2013-09-27 - 20:23:10

Duela 73 urte arte Euskal Herriko ordua Greenwich meridianoaren araberakoa zen (GMT), egungoa (GMT+1) baino ordubete atzerago. Baina Bigarren Mundu Gerran naziek Frantzia Alemaniaren ordu zonara pasa zuten. Hitlerrekin zuen hurbiltasunagatik, Francok ere gauza bera egin zuen. Harrezkero, Euskal Herrian Europa erdialdeko ordua erabiltzen da, eta ez Europa mendebaldekoa. Londresek eta Lisboak ere gerrako arrazoiengatik hartu zuten Alemaniaren ordua, baina, gerra amaituta, jatorrizko ordura itzuli ziren. Egun, euskal erlojuak neguan eguzki ordua baino ordubete aurrerago doaz, eta udan, udako ordutegiaren aldaketaren ondorioz, hiru ordu lehenago.