ospakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ospakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-12-05

2012-02-15

Erromantikoa al zara?

San Balentin eguna
Bi gaztek San Balentin egunaren inguruko kontuei buruz dituzten iritziak azalduko dituzte bideo honetan: opariak ematea, opariak jasotzea, San Balentin eguna.... Zuri gustatzen zaizu opariak eman eta jasotzea?

Euskaldunak San Valentin ospatzearen aldekoak omen gara,  eta zu, opariak egitearen  alde zaude?
Ohitura honen istoria jakiteko, irakurri artikulu hau. Ez zara damutuko, gero!


 Erromantikoa zarenala ez  adierazten duen inkesta egin nahi baduzu,  Gaztezulon baduzu bat nahiko....  berezia!!!


Mezu  erromantikoen inguruko ariketa sorta, hemen aurkituko duzu. 


Galderei erantzunez eman zure iritzia:

1. Sinesten al duzu maitasunean? bai, ez, ....
2. San Valentin Eguna ospatzearen aldekoa al zara? bai, ez, ...
3. Maitasuna adierazteko orduan, zer aukeratuko zenuke? opari bat, hitz gozoak eta politak ...
4. Maitasun-hitzak erabiltzekotan, nola? ahoz, datziz ...
5. Zer da zuretzat oparia?  zeren adierazlea?


Hemen Jasone Osororena irakur dezakezu, ez da gutxi, ez!!

Oraingoan zuri dagokizu berri bat asmatzea, ea hurrengoak  bezain orijinala den!

Zu nire bezain ni zure, bide banatan baino batean ez hobe?
Arraintsua itsasoa, landaretsua basoa, zu zaitut beti nire bizitzan, maitasunaren gozoa

2009-02-06

Agate deuna

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.gate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

Aintzaldun daigun Agate Deuna bihar da ba Deun Agate etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz aurten be igazko berberak igaz lez hartu gagizun eta zabaldu zuen sakela.

Ikastolako neska-mutilak beharran aurkitzen gara eskatzen dugu guretzat hobe jarrai gaitezan aurrera.

Orain bagoaz alde egitera agur dautsugu gogotik Agate Deuna bitarte dala ez eizu izan dongerik... EUP!!

San Blas opila

SAN BLAS opila
  • ikusi errezeta bat habeko ikasbilen eta egin, nahi baduzu, bertako ariketa eta benetako opila.
  • Ez dakizula sukaldatzen?
Bada, erosi galtzagorrikoak, adibidez; oso goxoak dira eta, begira, bestela, nolakoak diren:
  • Errezeta; Osagaiak
  • Kilo bat irin
  • Kilo bat azukre
  • 6 arrautza
  • 200 gr. Koipe (txerri-manteka)
  • Royal koilarakada bat
  • Anis botetxo bat (anis-esentzia eta kristaldua bada hobe)
  • Nola egin sanblasak, pausoz-pauso
  1. - Arrautzen gorringoak ontzi batean apartatu. (*arrautza horietako bi zuringo banandu egin behar dira eta sanblasaren zuringoa egiteko gorde.)
  2. - Arrautzen gorringoak azukrearekin nahastu eta ondo irabiatu, biak bat egin arte. Marisolek irabiagailu elektrikoa erabiltzen du lan honetarako, baina eskuz ere egin daiteke. (*Geruza zuria egiteko 8 azukre koilaraka gorde).
  3. - Irinari osagaiak gaineratu eta masa bat egin arte nahastu. *Koipea (txerri-manteka): (*gurina baino naturalagoa Marisolen iritziz). Koipea nahastu ahal izateko gogorregia baldin badago, mikrouhin labean bigundu. Anisa: anis-esentzia bada hobe. Gatza: pittin bat.
  4. - Arrautza gorringoak eta azukrea nahastu ondoren irinetara bota.
  5. - Irinetara botatako osagai guztiak ondo nahasi. Lan asko egin behar da masarekin, ogiarekin bezala, eta zenbat eta gehiago landu masa, orduan eta hobeago.
  6. -Nola jakin noiz dagoen prest? Masa ondo berdinduta dagoenean, osagai guztiek bat egin dutenean.
  7. -Masari nahi dugun forma eman.
  8. - Labean sartzeko prestatu. Pegatuta gera ez daitezen koipez igurtzitako albal paperaren gainean jarri sanblasak.
  9. - Labean sartu. Aurrez, 20 bat minutuan 220 gradu inguruan berotzen eduki.
Sanblasak 10-12 minututan eginak egon daitezke (labearen arabera).
Sanblasen zuringoa egiteko:
  1. - Bi zuringoei 8 koilarakada azukre bota eta kazuelatxo batean nahastu.
  2. - Kazuelatxoa bainu marian jarri ontzi handiago batean, eta sutan jarri, noizean behin nahasteari laga gabe. Ez laga urari irakin egiten, bestela sua jaitsi.
  3. -Beroak azukrea apurtu behar du eta azukreak eta zuringoek bat egin behar dute. Likido garden bat izan behar da lortu behar dugun emaitza. Esperientziak esango digu noiz dagoen puntuan (ez da erraza jakiten)
  4. -Likido garden hori irabiagailu elektroniko batekin nahasi.
  5. Opilak oraindik bero daudela eman behar zaie geruza zuria.

2008-12-04

Durangoko azoka

Durangoko azoka, ikusi eta joan....eta erosi? baietz erosketa onak egin!
  • Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
  • Izena: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
  • Aldia: 43. edizioa
  • Non: Durangoko Landako Erakustazoka
  • Noiz: 2008ko abenduaren 5tik 8ra
  • Ordutegia: 10:30-20:00
  • Bultzatzailea: Gerediaga Elkartea
  • Zenbatero: Urtero
  • Izaera: Irekia (sarrera doan)
  • Sailak: Editorialak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
  • Betebeharreko ezaugarria: Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan
  • Antolatzailea: Gerediaga Elkartea
  • Babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura saila
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BBK, Eroski Fundazioa, LESA Landako Erakustazoka, EITB.
  • Komunikabide laguntzaileak: Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Noticias de Alava eta Diario Vasco. Egin klik iragarkia kusteko