idazlanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
idazlanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-02-27

Arguido testuak

TeoriaPraktika


Egunkari, aldizkari eta abarretan sarri irakur ditzakegu gai batzuei buruzko iritziak emateko testuak, hots, argudio-testuak (artículos de opinión, gaztelainaz)
Testuak azaltzen duenaz irakurlea konbentzitzea da argudio-testuaren helburua; eta hori lortzeko, hainbat argudio eman behar ditu . Mota desberdinetako argudioak ere badaude.
Testu horietan eskema finko batez gaia garatzen da hiru zatitan, hau da, sarreraargudioak eta ondorioa.
  • Sarrera: gaiaren azalpena laburra. Irakurlearen interesa piztea da helburua.
  • Argudioa: idazlearen ikuspuntua argitzen da argudioen bidez. Horretarako hainbat argudio mota erabil daiteke, hala nola, autoritatearen argudioa, konparazio edo metaforiko argudioa, ereduaren argudioa,  adibide bidezko argudioa, analogia bidezko argudioa, iritzi orokorraren argudioa, argudio logikoa, definizio bidezko argudioa…
  • Ondorioa: azaldutako argudioetatik ateratzen den ideia.
Adibidea                                                             Telefonoa
Urruneko jendearekin komunikatzeko, garai bateko mandatariak eta mezulariak erabiltzen zituzten. Gero, gutunak idaztea zen biderik ohikoena. Horrela, gure gurasoen eta aitite-amamaren postonziak gutunez edo postalez gainezka egon ziren, batez ere, Gabonetan eta haien urtebetetzean. Gaur egun, berriz, telefonoari esker ia mundu osoko jendearekin hitz egin daiteke arin eta erraz.
    Hala ere, telefonoak ere baditu zenbait ondorio kaltegarri. Alde batetik, zarata eta eragozpenak egokiak ez diren unetan  deiak jaso egiten daitezkelako. Beste alde batetik, idaztearen akatsak ugari dira gero eta gutxiago idazten delako eta edozein eratan.
       Ondorioz, telefonoa oso erabilgarria da gaur egun arin premiazko berriak emateagatik baita pertsonen arteko komunikazioa bultzatzeagatik ere. Baina, kontuz ibili behar bere erabilearen gehiegikeriekin, bestela  telefonoaren onarrizko funtzioa huts egingo da.

2015-11-09

Atalak liburuak. Testugintza

Irtakurriko duzuen liburuaren laburpena egiten laguntzeko aitzakian, hona hemen balia ditzakezuen azalpenak.

Testuen analisia nola egin
Eskema nola egin
Laburpena nola egin
Ortografia: puntuazioa
Lagunarteko gutunak


Idazlanak egiteko gidak A, B, C
Idazlanak egiteko ikastaroa santurtzieus-en
Idazlanak egin aurretik


2013-10-31

Begiratu 8. orrialdetik aurrera, merezi du eta!!

idazlanak egiteko aholkuak eta akatsik ohikoenak.
idazlan mota ezberdinak nola egin eta azkenik, beste gomendio batzuk

2009-01-19

e-posta, e-maila

Gutun, fax eta e-postak euskaraz idazteko

  • Duela gutxira arte, gutuna zen beste pertsona bati idatzizko komunikazioa igortzeko ia modu bakarra. Geroago fax eta e-posta etorri zitzaizkigun. Hala ere, idazteko era berbera denez (aldatzen den bakarra mezua igortzeko modua da) multzo honetan sartuko ditugu.
  • Horrelako testu bat idatzi baino lehen kontuan izan behar ditugu, batetik testuaren egitura eta, bestetik, tratamendua. Azken hau, nori zuzentzen diogunaren arabera aldatuko da.
  • Bi horiek aintzat hartuta, hona hemen zure idazkia bideratzeko zenbait aukera:
  • Sarrerako agurrak
  • Lagunartekoak: Bestelakoak
Adiskidea:Jauna:
Adiskideak:Andrea:
Aupa lagun hori:Jauna / Andrea:
Agur t´erdi:
Jaun hori:
Andre hori:
Zuzendari hori:
Mendizale hori:
  • Amaitzeko agurrak:
  • lagunartekoak bestelakoak
gur bero batAdeitasunez, agur
Hurrengo arteBegirunez, agur
Ondo izanHorrenbestez, agur
Ikusi arteBesterik gabe, agur
arreran “Jaun txit agurgarria” eta, nolabaiteko menpekotasuna adierazten dutenak saihestea gomendatzen da. Beraz, ez erabili ez euskaraz ez erdaraz.

Data

Data hasieran zein amaieran jar daiteke. Lagunartekoetan zein fax eta e-postetan (berez agertzen direlako) jarri gabe utzi daitezke. Hala ere, jarri behar izanez gero, hauexek dituzu formula erabilienak:
  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6an
  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6a
  • Laudio, 2004-01-06