Gutun, fax eta e-postak euskaraz idazteko
- Duela gutxira arte, gutuna zen beste pertsona bati idatzizko komunikazioa igortzeko ia modu bakarra. Geroago fax eta e-posta etorri zitzaizkigun. Hala ere, idazteko era berbera denez (aldatzen den bakarra mezua igortzeko modua da) multzo honetan sartuko ditugu.
- Horrelako testu bat idatzi baino lehen kontuan izan behar ditugu, batetik testuaren egitura eta, bestetik, tratamendua. Azken hau, nori zuzentzen diogunaren arabera aldatuko da.
- Bi horiek aintzat hartuta, hona hemen zure idazkia bideratzeko zenbait aukera:
- Lagunartekoak: Bestelakoak
Adiskidea: | Jauna: |
Adiskideak: | Andrea: |
Aupa lagun hori: | Jauna / Andrea: |
| Agur t´erdi: |
| Jaun hori: |
| Andre hori: |
| Zuzendari hori: |
| Mendizale hori: |
- lagunartekoak bestelakoak
gur bero bat | Adeitasunez, agur |
Hurrengo arte | Begirunez, agur |
Ondo izan | Horrenbestez, agur |
Ikusi arte | Besterik gabe, agur |
arreran “
Jaun txit agurgarria” eta, nolabaiteko menpekotasuna adierazten dutenak saihestea gomendatzen da. Beraz, ez erabili ez euskaraz ez erdaraz.
Data
Data hasieran zein amaieran jar daiteke. Lagunartekoetan zein fax eta e-postetan (berez agertzen direlako) jarri gabe utzi daitezke. Hala ere, jarri behar izanez gero, hauexek dituzu formula erabilienak:
- Laudio, 2004ko urtarrilaren 6an
- Laudio, 2004ko urtarrilaren 6a
- Laudio, 2004-01-06
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina