2009-12-21

izenordainak, zehaztugabeak

Euskara hobetzen deritzon sailean hurrengo hauek ere eskuragarri daude: Nik neuk eta indartuen erabilera, Inor ez, ezer ez izenordainen gaineko azalpena eta Asko eta handia bereziteko argibideak ere bai. Zehaztugabeen zerrenda ere badago sarean, kontsultatu.

Azokan

  • herriko azoka:
  1. Nolakoa da herriko azoka?
  2. Zer denda dago bertan?
  3. Zer egun da gaur?
  4. Zein egunetan erosiko ditu sardinak nire amak?
  5. Non erosiko ditu?
  6. Nork jan nahi ditu sardinak?
  • Erosketa zerrenda:
  • Zer erosi behar du Mikelek? Zenbat?
  1. sagarrak:
  2. arrautza:k
  3. porruak:
  4. txahal xerrak:
  5. urdaiazpikoa:
  6. yogurtak:
  • jantzidendan:
  1. Zer nahi du bezeroak?
  2. Zein koloretakoa da jertsei handia?
  • Berriro jantzidendan:
  1. Zer nahi du bezeroak?
  2. Zein koloretakoak?
Azokan (Bideoa)
  1. Zein dendetan erosi dute?
  2. Zererosi dute eta Zenbat?
  3. Zenbat izan da dena?
  4. Zer apurtu da?
Transkripzio batzuk.

2009-12-02

Mikel Laboari omenaldia

Mikel Laboa 180º kontzertu berezia izan da Victoria Eugenian. Donostiako Udalak Urrezko Domina eman dio artistaren familiari.

2009-11-19


Zelako esperientziak izan dituzu kanpoan ibilita hemengoa zarela esaten zenuenean? Aditu Arkaitz Canori bere esperientzia eta kontatu zuk zeurea:
Zerk ematen zion Ciako agentearen itxura?

2009-11-09

Grafologia

2009-10-28

Orotariko euskal hiztegia sarean dago

Euskaltzaindiak bere 90. urteurrenaren ospakizun ekitaldiei amaiera eman zien Donostian eta bertan Andres Urrutia euskaltzainburuak iragarri zuen Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) sarean jada jarri zutela.

2009-10-12

Zeu zeu zeu, GATIBU

  • Hona hemen kanta eder bat:

  • Eta hemen egingo dituzten kontzertuak:
http://www.facebook.es/pages/Gatibu/31985277509?v=app_2344061033&viewas=0
  • euren hainbat kanta entzuteko modua ere interneten dago.

Sautrela, berriro ETBn

Sautrela, literaturari buruzko saioa berriro izango dugu gure artean.
Udako oporren ostean, "Sautrela" literatura saioa astelehenean itzuliko da ETB-3ra. Hasier Etxeberriak 21:30etik aurrera gidatzen duen saioak, literaturari ez ezik, letrei zein liburuei ere arreta berezia eskainiko die.
Programak hamar urte beteko ditu aurten eta heldutasuna ospatzeko, besteak beste, azken urtetako lliteratura pitxirik disdiratsuenak berreskuratzeko asmoa dute.
Euskal idazleentzako plaza izateaz gain, "Sautrela"k munduko idazleei lekutxoa egin asmotan jarraituko du. Hori horrela, denboraldi berri honetan udazkenean argitaratuko diren liburuen eta idazleen berri emango dute. Erreportaje eta Donostiako Kur arte galerian grabatutako elkarrizketekin batera, literatura une aukeratuak zein Iratí Jimenez eta Beñat Sarasolaren irakurketa hautatuez gozatzeko aukera luzatuko du ETB-3n eta ETB-1en emititzen den saioak.
Lehen saioa 261. atala izango da eta honako osagaiak izango ditu: alde batetik, erreportajean ohea eta literaturaren arteko harremanaz arituko dira eta, bestetik, elkarrizketaren atalean Unai Elorriagari egingo diote lekua. Elorriagak urriaren 9an aurkeztu zuen Londres Kartoizkoa da nobelaz hitz egingo du.
Hasier Etxeberriaren gidaritzapean, Eider Rodriguez, Lander Garro eta Tania Arriaga arituko dira gidoilari lanetan. Errealizazioan, berriz, Antton Aldekoa egongo da, eta produkzioan Unai Ibarbia eta Izaro Goenaga.
"Sautrela" astelehenero emanen da ETB-3n gaueko 21:30ean eta larunbatero Euskal Telebistako lehen katetik 14:30ak aldera.

Euskaltzaindiaren lekua


Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela eta, Donostian emanaldi berezia egin dute Bernardo Atxaga eta Juan Carlos Perezek. Berta aurkeztuko da ERLEA izeneko literatura aldizkaria. Emanaldiaren aurretik egindako elkarrizketa honetan, besteak beste, Atxagak Euskaltzaindiak gizartean duen lekuaz aipamena egiten du.

2009-04-06

2009-03-28

Aurtengo Korrikaren bideoklipa

  • "Ongi etorri lagun!!!" kantuak jarriko du Korrika 16ren erritmoa eta Betagarri taldeak osatu du abestia.
  • Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko da aurten Korrika.
  • Ikusi kantaren letra
  • Zer den Korrika jakin nahi baduzu, entzun beheko azalpentxoa.

2009-03-07

Oreka TX kontzertuan

Gaur Gasteizen badugu Oreka Tx-en "Nomadak" izeneko ikuskizun berria ikusteko parada, hona hemen txalapartariak jo eta ke: