Euskaraz elkarrekikotasuna adierazteko, elkar izenordainaz baliatzen gara:
Josuk eta Begok ELKAR maite dute.
(Josuk Bego maite du; Begok Josu maite du). Aditza beti agertuko da singularrean:
Aspaldian ez dugu ELKAR ikusi.
Anak eta Josuk ez dute ELKAR ezagutzen.
. Izenordain elkarkari honek kasu-marka guztiak har ditzake, NORK izan ezik.
Askotan egoten gara ELKARREKIN.ELKARREN ondoan bizi gara.
ELKARREKIN bizi dira.
Ez urrundu ELKARRENGANDIK.
Guk ez diogu ELKARRI hitz egiten.
. Bada beste kide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea.
BATA BESTEaren atzetik etorri dira.BATA BESTEAren gainean daude.
BATA BESTEAri begira daude. (elkarri begira)
BATA BESTEAREN kontra daude. (elkarren kontra)
. OHIKO AKATSAK:
. Zenbaitek, erdararen eraginez, elkar izenordainaren ordez, aditz laguntzailea aldatzeko joera dauka.*Jon eta Susana ez DIRA agurtzen; Jonek eta Susanak ez dute ELKAR agurtzen.
*Askotan ikusten GARA; Askotan ikusten dugu ELKAR.
*Ordudanik ez diogu ELKARRI hitz egiten; Ez diogu ELKARRI hitz egiten.
. Beste zenbaitek elkar kasu-markarik gabe erabiltzeko joera dauka, dagokion kasuan deklinatu beharrean.
*Horiek ez dute ELKAR hitz egiten; Horiek ez diote ELKARRI hitz egiten.*Orain ELKAR bizi dira; Orain ELKARREKIN bizi dira.
- BIDEOA: Kerman superheroi.
- Praktikatzeko jarduerak: HEMEN. Eta HEMEN