2013-02-24

Zer egin duzu?

ikasi dut eta nekatu naiz.
Hemen dituzue ariketa batzuk:

  1. Zu Donostian izan zara
  2. Irakasleek bilera bat izan dute
  3. Mis amigos han estado aqui
  4. Miren ha tenido un niño
  5. Han abierto el grifo
  6. Que tal he respondido?




2013-02-04

Agate Deuna




Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.


Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak. Bertsio asko dauka kantak, hala ere. Hona hemen bat:

2013-01-31

Euskal Moneta



Indarrean jada

Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko komertsantek, ofizialeek, laborariek ala berdin medikuntza arlokoek Eusko moneta onartzen ahalko dute ordaintzeko.

Haiek berriz Euskotan pagatzen ahalko dituzte langileak edo furnitzaileak, bakotxaren adostasunarekin.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/1243734/euskal-moneta--euskoa-urtarrilaren-indarrean-sartu-da-iparralden/

2013-01-19

Birdeklinabidea eta nominalizazioa lantzeko


Birdeklinabidea lantzeko, santurtzieus euskaltegiko ariketak hemen daude.
Weborri berean Nominalizazioa lantzekoak ere badaude: sakatu hemen egiteko;  Ariketa gehiago? bai, badaude asko interneten, hala nola eibz-n:
 hemen, hemen, eta azkenik hemen.  eta nominalizazioaren errejimena begiratzeko taula txikia ere eskura dago.

Donostiako Danborrada

2013-01-14

Baratza balkoian (B2)

NOLA EGIN BARATZA ETXEKO BALKOIAN?
  • Hona hemen baratzea balkoian egiteko hainbat aholku. Saia zaitez, testua irakurri eta gero, berago dagoen ariketako hutsuneak behar den bezala betetzen.
  • Nahi izanez gero, entzun Iñigo Segurolak etxeko balkoian baratzea jartzeko azaldu dituen iradokizunak.
  • Hutsuneak betetzeko hitzak:

  • ernamuintzen, haziak , uxatzen
    Urte sasoiari,  haize , eguzki
    ureztatzeko, izurriteak
- zuzenketa

2013-01-12

The Plant saretik kanpoko baserri bertikal iraunkorra




Baserriak eta hiriak elkarrekin bizi daitezke. Horretarako adimena eta sormena besterik ez da behar , eta hori The Plant-en saiatzen ari dira, Chicagon kokatutako haragiko fabrika zaharra (AEB), orain garagardotegit,enpresa iraunkorren haztegia, baserri bertikala eta arrain-haztegi , bihurtzen ari da, gizarte ekimen pribatua eta gobernuko laguntza politikoak elkartuz.


Baina saia gaitezen arrakasta osoa opa diogun ideia handi honen kontzeptuak ordenatzen zertan datzan ondo azaltzeko .






The Plant eraikin zahar baten barruan antolaketa eredu berria da . Nolabait baserri bertikala da, jasangarria , elikaduran zentratutako negozioa, heziketarako eta ikerkuntzarako espazioa, eta zirraragarriena zera da:

saretik guztiz kanpo egongo da , bere funtzionamendurako baliabideak eta energia sortuz.
Informazio gehiago hemen



bideoa ezabatu dutenez, erdarazko esteka bana  jarri dizuet hemen, eta hemen ere bai

2012-12-19

Gabon zoriontsuak

hona hemen bideo bat Gabonak zoriontzeko

Eta hemen daukazue letra, kanta ikasteko
Eta jolastu nahi baduzu, web-orri hau oso ondo dago.

2012-12-05

2012-12-03

Mintzatu, gaur eta bihar, beti euskaraz!

Eukarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu? sartu mintzatu.com-en  eta ikusi!



Euskararen Ginkana

Euskaraz  ongi pasatzeko lehiaketa abenduaren 3an hasi da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Dagoeneko izena eman dezakezu www.euskararenginkana.net helbidean.
Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar.

Basque doodle

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
 Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Amona Putz, euskarazko fil laburra, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko

2012-10-07

Babelium Project, ahozkotasuna lantzeko tresna eta hizki-mizki plataforma

Babelium Project  EHUko Grupo Hipermedia y Multimedia ikerkuntza-taldeak abiarazitako ekimen berritzailea da. Hainbat hizkuntzatan, batez ere, euskaraz eta ingelesez, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko webgunea programatu dute, bideoak erreminta nagusi dituena.


Hizkimizki plataforma


Hizkimizki webguneak 43 hizkuntzaren leihoak zabaldu dizkio euskarari Konbinazio posible guztiak eginda, 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu aplikazioak Topaguneak garatutako tresnak lehendabizikoz gurutzatu ditu zenbait hizkuntza, aragoiera eta nepalera, adibidez.



2012-09-30

1. Garai bateko eskola

  • Nola deskribatuko zenituzke ikasleak? eta irakasleak?
  • Zein dira gaur eguneko eskolarekin ikusten dituzun desberdintasunak?
  • Zer deritzozu disziplina (eza)ri eskolan?