2014-02-13
2014-02-09
2014-01-31
Bihurkariak
. Bihurkarietan izaki berari erreferentzia egiten dioten bi izen-sintagma daude, hau da, ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera da.
. Egitura hau deklinatu egin daiteke:
BERE BURUAREKIN hitz egiten omen du.Guk GEURE BURUA eskaini dugu laguntzeko.
Zu ZEURE BURUAZ arduratu!
NEURE BURUARI galdetzen diot zer egingo dudan.
. Gogoan izan izenordain indartuen genitiboa erabili behar dela beti: neure, zeure, bere, geure, zeuen, euren.
. Hala ere, zenbait aditzekin beste egitura bat erabiltzen da bihurkaritasuna adierazteko: garbitu, dutxatu, orraztu, jantzi, apaindu, prestatu, aurkeztu.Orraztu zara? Dutxatu naiz.
Berehala jantziko naiz Oraintxe apainduko naiz.
. Gero eta joera handiagoa dago, erdararen eraginez edo, bihurkaritasuna adierazteko, bere burua esapidearen ordez, izan aditz laguntailea erabiltzeko.
*Nor den galdetzen naiz; Nor den galdetzen diot NEURE BURUARI
*Tiro bat eman da; Tiro bat eman dio BERE BURUARI
. Zenbait aditzekin bihurkaritasuna adierazteko IZAN erabiltzen da *EDUN erabili beharrean. Objektua agertzen denean, *EDUN erabili beharra dago:
*Garbitu zara eskuak?; Garbitu dituzu eskuak?
*Ilea orraztu naiz; Ilea orraztu dut
- Teoria hobeto ulertzeko: HEMEN.
- BIDEOA: Kerman axolagabe.
- Praktikatzeko: 1. jarduera
(Erantzunak: 1-bere burua, 2- bere burua, 3 - zeure buruari, 4 - bere buruarekin, 5 - bere buruarekin, 6 - bere buruaren, 7 - neure buruarekin, 8 - neure buruari, 9 - bere buruarekin, 10 - bere buruaz, 11 - geure burua, 12 - beren burua).
2014-01-30
Elkarkariak
teoría:
Euskaraz elkarrekikotasuna adierazteko, elkar izenordainaz baliatzen gara:
. Aditza beti agertuko da singularrean:
Aspaldian ez dugu ELKAR ikusi.
Anak eta Josuk ez dute ELKAR ezagutzen.
ELKARREN ondoan bizi gara.
ELKARREKIN bizi dira.
Ez urrundu ELKARRENGANDIK.
Guk ez diogu ELKARRI hitz egiten.
BATA BESTEAren gainean daude.
BATA BESTEAri begira daude. (elkarri begira)
BATA BESTEAREN kontra daude. (elkarren kontra)
*Jon eta Susana ez DIRA agurtzen; Jonek eta Susanak ez dute ELKAR agurtzen.
*Askotan ikusten GARA; Askotan ikusten dugu ELKAR.
*Orain ELKAR bizi dira; Orain ELKARREKIN bizi dira.
- Praktikatzeko jarduerak: HEMEN. Eta HEMEN

Euskaraz elkarrekikotasuna adierazteko, elkar izenordainaz baliatzen gara:
Josuk eta Begok ELKAR maite dute.
(Josuk Bego maite du; Begok Josu maite du). Aditza beti agertuko da singularrean:
Aspaldian ez dugu ELKAR ikusi.
Anak eta Josuk ez dute ELKAR ezagutzen.
. Izenordain elkarkari honek kasu-marka guztiak har ditzake, NORK izan ezik.
Askotan egoten gara ELKARREKIN.ELKARREN ondoan bizi gara.
ELKARREKIN bizi dira.
Ez urrundu ELKARRENGANDIK.
Guk ez diogu ELKARRI hitz egiten.
. Bada beste kide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea.
BATA BESTEaren atzetik etorri dira.BATA BESTEAren gainean daude.
BATA BESTEAri begira daude. (elkarri begira)
BATA BESTEAREN kontra daude. (elkarren kontra)
. OHIKO AKATSAK:
. Zenbaitek, erdararen eraginez, elkar izenordainaren ordez, aditz laguntzailea aldatzeko joera dauka.*Jon eta Susana ez DIRA agurtzen; Jonek eta Susanak ez dute ELKAR agurtzen.
*Askotan ikusten GARA; Askotan ikusten dugu ELKAR.
*Ordudanik ez diogu ELKARRI hitz egiten; Ez diogu ELKARRI hitz egiten.
. Beste zenbaitek elkar kasu-markarik gabe erabiltzeko joera dauka, dagokion kasuan deklinatu beharrean.
*Horiek ez dute ELKAR hitz egiten; Horiek ez diote ELKARRI hitz egiten.*Orain ELKAR bizi dira; Orain ELKARREKIN bizi dira.
- BIDEOA: Kerman superheroi.
- Praktikatzeko jarduerak: HEMEN. Eta HEMEN
2014-01-28
2014-01-24
ETXEA
Etxe bat deskribatzen ikasi nahi duzu?
Bada, orduan egin ariketa hau gauza zerezkoak diren esten ikasteko
Ariketa gehiago:
Etxeko Gelak
Zertarako gelak
Zuk zertarako erabiltzen dituzu gelak?
Euskaldunen etxea
Gure etxea
Nolakoa da zure etxea?
2014-01-23
Etxeak
Ikasbileko sekuentzia honetan etxearen gaia errepasatzeko ariketak dituzu, hiztegia, etxe baten deskribapena, eta saltzeko edo alokatzeko iragarkiak
Saldu eta Erosteko sartu hemen eta egin ariketak!
Saldu eta Erosteko sartu hemen eta egin ariketak!
2014-01-19
Honelakoa naiz ni
Ariketa politak dauzkazue Ikasbilen, birpasa egiteko:gure koadrila, aurkezpenak, nolakoak dira pertsona hauek, nire lagunak, aisaldia....
2014-01-14
pertsonen gaineko deskribapenak
Jokin hernandez
.Elenio Biola
- Nolakoa da Jokin?
- Badauka autorik?
- Zer dauka gaur?
- Futbolari ona da?
.Elenio Biola
2014-01-13
2014-01-10
2013-12-20
Gabonetan nola jokatu
Ondo pasatzeko egun hauetan, hainbat gomendio daude sarean. Hona hemen Ikasbileko batzuk
gastuekin zentzuz jokatzeko, hondarrak kontserbatzeko , jostailu ez-sexisten gida,
Ados zaude iritzi honekin?
Gabonen iruzurra
Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea.
ANDER ALTUNA
Urtero-urtero bezala, azkenean ere hemen ditugu Gabonak, besteak beste iragarkiak arduratzen direlako egun hauen etorreraren berri emateaz. Ikaragarria da zenbat iragarki irentsi behar izaten ditugun: jostailuak batetik, lurrinak bestetik, loteria eta abar. Uste dut iritsi dela unea egungo gizarte kontsumista honi agur esateko eta Gabonen inguruan beste aro bati ekiteko; izan ere, Gabonen mamia edo egun hauei atera nahi zaien zukua horixe besterik ez da, jendearen kontsumoa handitzea. Gupidarik gabeko kanpaina publizitario horien xedea ahalik eta mozkin gehien lortzea da, bizi dugun eredu kapitalistaren isla nabarmena izanik, eta ez erakutsi nahi digutena, hau da, poztasuna, laguntasuna edota familien batasuna.
Gainera, kale kantoi asko eta asko gabon-argiz hornituak daude. Inolako zalantzarik gabe, horrek guztiak kaleak xarma berezi batez josten dituelako ustea daukat, baina, zoritxarrez, argi horiek xurgatzen duten energia gure patrikatik ordaindu beharra daukagu. Galdetu al digute nahi ote ditugun gure kaleetan diru xurgatzaile horiek ipintzea? Kontuan hartu beharra daukagu jende anitzek ez duela argindarraz baliatzeko parada, euren etxeetan argindarrik gabe bizi direla alegia.
Hemendik salatu nahi nuke Gabonek dakarten iruzurra. Ametsezko mundu zoragarri bat erakutsi nahi digute. Ez dezagun ahaztu errealitatea oso dela bestelakoa eta ametsa zenbaitentzat esnatu ezineko amesgaizto bat besterik ez dela. Ea behingoz gezur horri amaiera ematen diogun eta Gabonen benetako esanahiari irmo eusten diogun.

2013-12-18
2013-12-15
2013-12-08
2013-12-05
Ez zaitez asper, ez horixe, hemen baduzu lana eta
Egin Ikasbileko ariketa hau, bertan azalpenak eta zuzenketak ere aurkituko dituzu .
Denbora izanez gero, jarraitu lanean eta landu "zaindu zerue burua" izenekoa eta arazi deritzona ere bai.
2013-12-04
2013-12-03
Julianaren familia
Julianaren familiaren argazkia
Nork du ile kixkurra?
Nor da gizena eta burusoila?
Nor da ikaslea?
Nortzuk dira oso politak?
Non egiten du lan Judithek?
Nork du 91 urte?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)