2011-06-22

ZER DA B2 MAILA

Eusko Jaurlaritzako web-orri honetan sartu eta ikusi ahal izango duzue:

Laburbilduz, hauxe da lortu beharrekoa, mailaz maila:


Datorren koadroan B2 maila agertzen da Erreferentziazko Markoak markatutako mailen artean.
C2      5. MAILA  edo PROFICIENCY (INGELESA). Erabiltzaile gaitua.
C1      4. MAILA edo EGA (EUSKARA). Erabiltzaile gaitua edo konpetentea.
B2      3. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
Testuen ideia nagusiak ulertzen ditu gai konkretu eta abstraktuei buruz , bere espezialitateko eztabaida teknikoak barne. Elkarrizketa batean parte hartzeko gai da erraztasun nahikoz eta arazorik gabe; jatorrizko hiztunekin tentsiorik sortu gabe hitz egin dezake. Testu argi eta zehatzak ekoizten ditu hainbat gairi buruz eta gai bati buruzko bere iritzia adierazteko gai da, beste ikuspegiei buruzko abantailak eta desabantailak azalduz.
B1 2. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
A2 1 MAILA. Oinarrizko erabiltzailea.
A1 HASIERAKO MAILA. Oinarrizko erabiltzailea.

2011-06-20

Udan euskara ikasten jarraitzeko

udako_barnetegiak_2011

2011-06-15

Entzuteko literatura

 Xerezaderen Artxiboa euskarazko literatur podcast berria da, Saioa Gabikagogeaskoak, Jasone Larrinagak eta Ana Moralesek egina. Ez esan ez daukazula astirik irakurtzeko, begiak nekatuta dituzula ordenagailuan hainbeste ibiltzeaz, edo presbiziak ez duelako inor barkatzen... Orain ez daukazu aitzakiarik! Xerezadek irakurriko dizkizu belarrira munduko istoriorik onenak, eta denak ere euskaraz. Sustatu.com

Audio-ipuin gehiago ere badaude Interneten, entzun bestela hemengoak eta Pako Eizagirrerek sareratutakoak.

2011-06-13

Euskararen jatorriaz TVan ateratako dokumentalaren zatia

zuzeu.com-en aurkitu ahal duzuna:
bertan Mark Pagel, eboluzio biologian aditua, Europako hizkuntzen arteko antzekotasunari buruz mintzo da. Euskara ere aipatu du.