2013-02-24

Zer egin duzu?

ikasi dut eta nekatu naiz.
Hemen dituzue ariketa batzuk:

  1. Zu Donostian izan zara
  2. Irakasleek bilera bat izan dute
  3. Mis amigos han estado aqui
  4. Miren ha tenido un niño
  5. Han abierto el grifo
  6. Que tal he respondido?




2013-02-04

Agate Deuna




Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.


Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak. Bertsio asko dauka kantak, hala ere. Hona hemen bat: