2014-12-17

Goiko mendian elurra


Hator, hator


Ni Olentzero naiz (Benito Lertxundi)


Abestu Gabonetan ere bai!

Entzun hurrengo bertsio ezberdinak:
  1. Olentzero begi gorri (mp3),
  2. Olentzero begi gorri, fun fun (mp3) edota
  3. Olentzero buru handia (mp3).
  • Haurrek ere kantatzen diote Olentzerori, ea harrapatzen dituzun behean idatzita dagoen letra eta kantatzen dutenaren arteko desberdintasunak:

OLENTZERO EGA azterketan


Irakurri  testu hau Olentzerori buruz, interesgarria gerta dakizuke, ikusi ikusi eta esan.
Gabonetako ohituren berri jakin nahi baduzu, Ikasbileko ataza hau ere egin dezakezu edo luzeagoa den beste hau ere.




Urteko jai egunak

  • Entzungaia entzun ondoren erantzun hurrengo galderei:
| Izenburua: urteko jai egunak |
  1. Noiz ireteten dira neska-mutilak Euskal Herrian Olentzerorekin?
  2. Noiz izaten dira San Ferminak?
  3. Zein egunetan izango da aurten Aberri eguna?
  4. Zer egiten dute alderdi politikoek Aberri egunean?
  5. Noiz hasiko da aurten Aste Santua?
  6. Zer ateratzen dute abenduaren 24an  herrietan zehar?
  7. Zer da maiatzaren lehena?


| Izenburua: urteko hilabetak |

  1. Zer gertatzen da urtarrilean? otsailean? martxoan? apririlean? maiatzean? ekainean? uztailean? abuztuan? irailean? urrian? azaroan? eta abenduan?
  2. Noiz ospatzen dan San Prudentzio eguna? eta San Anton eguna? eta Agate deunaren eguna?

2014-12-09

Arazi

Arazi Euskaltzaindiaren araudian
Arazi aditzaren erregimena

Arazi eta aditzoinen forma


Gaurkoan euskaraz oso maiz erabiltzen dugun arazi hartuko dugu idazgaitzat. Arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasiko dugu.
Euskara zaharrean “-ra-” artizkiaz baliatzen ziren aditz arazleak sortzeko. Horrela ekarriaditzetik, esate baterako, eRAkarri ateratzen zen (ikasi> irakatsi, eman> eraman, igarri> iragarri…). Gaur egungo euskaran, aditz arazleak sortzeko bi bide ditugu: aditz gehienek arazi hartzen dute forma arazleak sortzeko; izena + egin erako aditz konposatuak, ordea, eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak osatzeko.

Ortografia arauak

Nola idatzi behar dira arazi bitartez eratutako aditz arazleak? Hauxe da Euskaltzaindiak dioena (araua osorik):
  1. Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera hobesten da (salbuespen bakarra, adierazi)
  2. Aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi,geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi.
  3. Aditz-erroan  t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi; agertarazi, agerrarazi; ikustarazi, ikusarazi…
  4. Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.


Aditzoinen forma

Arazi beti aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko dela esan dugu. Baina nola jakin dezakegu zein den aditz baten aditzoina?
  1. Adizki jokatugabeak hiru multzo nagusitan sailka ditzakegu: aditzoina (etor) , partizipioa (etorri) eta aditz-izena (etortzen): ikas / ikasi / ikasten, bil / bildu / biltzen, sar / sartu/sartzen…
  2. Aditz jakin baten aditzoina ateratzeko, nahikoa da aditz-partizipioari “-TU/-DU” edo “-I” amaierak kentzea (”-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik).
  3. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritikezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
  4. Aditzoinen bukaera afrikatua denean (-ts, -tx, -tz) aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua:huts dezaket (hus dezaket), zorrotz dezaket (zorroz dezaket).
  5. Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi),jalgi hadi (*jalg hadi)Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxisalbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i< (Itxi ezazu atea). Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara (iritz diezaiokezu/iritzi diezaiokezu; euts iezaiozu/eutsi iezaiozu).
  6. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
    1. Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket/laketu; ausart/ausartu; bat/batu.
    2. Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut, lot, oroit, lant…
    3. “DI”z amaitutako hitzetatik eratorritako forma laburtuak: hant (
    4. Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ezlagunt), neur, ezkon, e.a.

2014-11-17

orduak eta datak

Datak


Gutunen goiko aldean data adierazteko bi formatu hauek erabiliko dira



En Donostia, a 3 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 3an
Donostia, 3 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 3a

Gogoan hartu bi zenbaki hauek

Donostia, 11/31 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 11/31
En Donostia, a 11/31 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 11n/31n

Gutunen testuan bertan data bat adierazi behar bada, honakoak erabiliko dira:

2006/03/07; 2006-03-07; 2006/III/07; 2006-III-07
En respuesta a su escrito con fecha 2006-03-07...: 2006-03-07ko zuen idatziari erantzunez,...

Hilabetea eta eguna, hau da, otsailak 6 edo hilak 6 formak ere erabil daitezke gonbitetan edo informazio oharretan, baina beti

aposizioan jarrita (komen artean)

El jueves, 7 de marzo, será la inauguración: Ostegunean, martxoak 7, inaugurazioa egingo dugu
El 20 de junio, domingo, nos casamos: Ekainaren 20an, igandea/igandean/igandearekin, ezkonduko gara

Audioak: orduak nola esan eta idatzi

Ariketa HEMEN
azalpen gehiago hemen

2014-11-16

Euskara ikastea


  • Euskara ikastea zaila dela? Bada, umoreak omen dauka konpobidea...
  1. Umorea hizkunzan izeneko  entzungaia  entzungo duzu eta baita adierazitakoarekin bat zatozen adierazi egin ere.
  2. Kike Amonarriz, behintzat, ados dago "Hizkuntza bat biziko bada, ezinbestekoa du bere buruari barre egitea" dioen elkarrizketan.
  3. Motibazioaz deritzon Ikasbileko sekuentzia ere egin  dezakezu, zure ahaleginari indarra emateko

2014-10-20

Euskaldun berri batzuen testigantzak

Euskaldun pakistandarraren kasua gogoan hartuta, beste hainbaten testigantzak ere aurki ditzakezue Ikasbilen hala nola
  1. Ludger Meesena; hemen entzun dezakezu elkarrizketa batean zer dioen bere esperientziaz eta baita irakurri ere.
  2. eta Hemen ere,euskara ikasi duen beste kanpotar baten testigantza duzu, Roslyn May Frankena, hain zuzen ere, "Kixoteko pertsonai bati esker hasi zitzaidan euskal kulturarekiko interesa" izenburua duen elkarrizketan.
  3. Idatzi dezakezu zure iritzia esperientzi hauei buruz, zurea ere kontuan hartuta?

2014-05-20

NOR-NORI-NORK LANTZEKO ARIKETAK

Santurtzieus-en badituzue hainbat ariketa aditz-mota hau lantzeko.
Interesatzen bazaizkizu,  klik egin hemen eta zenbakien ordenan egin ditzakezu.


Eta jolasteko, hemen duzue joko bat.


2014-03-09

Jatetxean


GOXO-gOXO JATETXEAN





  • Zer afalduko du Patxik?





  • Zer afalduko dute Rodolfok eta Katerinak?





  • Zer jan nahi dute lehen platerako? eta bigarren platerako? eta postrerako?

    Gabonetarako etxeko lanak eta zuzenketak

    2014-01-31

    Bihurkariak


    . Bihurkarietan izaki berari erreferentzia egiten dioten bi izen-sintagma daude, hau da, ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera da.
    . Euskaraz perpaus bihurkariak adierazteko izenordain indartuen genitiboa + BURUA egituraz baliatzen gara:                            Nik NEURE BURUA zaindu behar dut.


    . Egitura hau deklinatu egin daiteke:
    BERE BURUAREKIN hitz egiten omen du.
    Guk GEURE BURUA eskaini dugu laguntzeko.
    Zu ZEURE BURUAZ arduratu!
    NEURE BURUARI galdetzen diot zer egingo dudan.

    . Gogoan izan izenordain indartuen genitiboa erabili behar dela beti: neure, zeure, bere, geure, zeuen, euren.
    . Hala ere, zenbait aditzekin beste egitura bat erabiltzen da bihurkaritasuna adierazteko: garbitu, dutxatu, orraztu, jantzi, apaindu, prestatu, aurkeztu.
    Orraztu zara? Dutxatu naiz.
    Berehala jantziko naiz Oraintxe apainduko naiz.


    OHIKO AKATSAK: KONTUZ!
    . Gero eta joera handiagoa dago, erdararen eraginez edo, bihurkaritasuna adierazteko, bere burua esapidearen ordez, izan aditz laguntailea erabiltzeko.
    *Nor den galdetzen naiz; Nor den galdetzen diot NEURE BURUARI
    *Tiro bat eman da; Tiro bat eman dio BERE BURUARI
    . Zenbait aditzekin bihurkaritasuna adierazteko IZAN erabiltzen da *EDUN erabili beharrean. Objektua agertzen denean, *EDUN erabili beharra dago:
    *Garbitu zara eskuak?; Garbitu dituzu eskuak?
    *Ilea orraztu naiz; Ilea orraztu dut
    Teoria hobeto ulertzekoHEMEN.
    - BIDEOA: Kerman axolagabe.
    Praktikatzeko1. jarduera

    (Erantzunak: 1-bere burua, 2- bere burua, 3 - zeure buruari, 4 - bere buruarekin, 5 - bere buruarekin, 6 - bere buruaren, 7 - neure buruarekin, 8 - neure buruari, 9 - bere buruarekin, 10 - bere buruaz, 11 - geure burua, 12 - beren burua).

    IKUSI ilea moztu da ala  ilea moztu du?

    Gehiago hemen


    2014-01-30

    Elkarkariak

    teoría:

    Euskaraz elkarrekikotasuna adierazteko, elkar izenordainaz baliatzen gara:


    Josuk eta Begok ELKAR maite dute.
    (Josuk Bego maite du; Begok Josu maite du)
    . Aditza beti agertuko da singularrean:
    Aspaldian ez dugu ELKAR ikusi.
    Anak eta Josuk ez dute ELKAR ezagutzen.

    . Izenordain elkarkari honek kasu-marka guztiak har ditzake, NORK izan ezik.
    Askotan egoten gara ELKARREKIN.
    ELKARREN ondoan bizi gara.
    ELKARREKIN bizi dira.
    Ez urrundu ELKARRENGANDIK.
    Guk ez diogu ELKARRI hitz egiten.

    . Bada beste kide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea.
    BATA BESTEaren atzetik etorri dira.
    BATA BESTEAren gainean daude.
    BATA BESTEAri begira daude. (elkarri begira)
    BATA BESTEAREN kontra daude. (elkarren kontra)

    . OHIKO AKATSAK:
    . Zenbaitek, erdararen eraginez, elkar izenordainaren ordez, aditz laguntzailea aldatzeko joera dauka.
    *Jon eta Susana ez DIRA agurtzen; Jonek eta Susanak ez dute ELKAR agurtzen.
    *Askotan ikusten GARA; Askotan ikusten dugu ELKAR.
    *Ordudanik ez diogu ELKARRI hitz egiten; Ez diogu ELKARRI hitz egiten.

    Beste zenbaitek elkar kasu-markarik gabe erabiltzeko joera dauka, dagokion kasuan deklinatu beharrean.
    *Horiek ez dute ELKAR hitz egiten; Horiek ez diote ELKARRI hitz egiten.
    *Orain ELKAR bizi dira; Orain ELKARREKIN bizi dira.

    - BIDEOA: Kerman superheroi.


    - Praktikatzeko jarduerak: HEMEN. Eta HEMEN
    ------ 

    2014-01-23

    Etxeak

    Ikasbileko sekuentzia honetan etxearen gaia errepasatzeko ariketak dituzu,   hiztegia, etxe baten deskribapena, eta saltzeko edo alokatzeko iragarkiak



    Saldu eta  Erosteko sartu hemen eta egin ariketak!

    2014-01-19

    Honelakoa naiz ni

    Ariketa politak dauzkazue Ikasbilen, birpasa egiteko:gure  koadrila, aurkezpenak, nolakoak dira pertsona hauek, nire lagunak, aisaldia....