2017-12-19

Gramatika Gaitasuna libura sarean

Hona hemen gramatika lantzeko liburu bat, Habek sarean  berriki jarri duena.


Mintzamen proba nolakoa izango den ikusteko, sakatu hemen




2017-03-06

Mezu elektronikoa idazten

Hona hemen mezu elektronikoak egoki idazteko aholkuak:

2017-02-27

Mugagabea


Mugagabearen erabilera from E-idazkaritza
Ariketa batzuk hemen daude 

Arguido testuak

TeoriaPraktika


Egunkari, aldizkari eta abarretan sarri irakur ditzakegu gai batzuei buruzko iritziak emateko testuak, hots, argudio-testuak (artículos de opinión, gaztelainaz)
Testuak azaltzen duenaz irakurlea konbentzitzea da argudio-testuaren helburua; eta hori lortzeko, hainbat argudio eman behar ditu . Mota desberdinetako argudioak ere badaude.
Testu horietan eskema finko batez gaia garatzen da hiru zatitan, hau da, sarreraargudioak eta ondorioa.
  • Sarrera: gaiaren azalpena laburra. Irakurlearen interesa piztea da helburua.
  • Argudioa: idazlearen ikuspuntua argitzen da argudioen bidez. Horretarako hainbat argudio mota erabil daiteke, hala nola, autoritatearen argudioa, konparazio edo metaforiko argudioa, ereduaren argudioa,  adibide bidezko argudioa, analogia bidezko argudioa, iritzi orokorraren argudioa, argudio logikoa, definizio bidezko argudioa…
  • Ondorioa: azaldutako argudioetatik ateratzen den ideia.
Adibidea                                                             Telefonoa
Urruneko jendearekin komunikatzeko, garai bateko mandatariak eta mezulariak erabiltzen zituzten. Gero, gutunak idaztea zen biderik ohikoena. Horrela, gure gurasoen eta aitite-amamaren postonziak gutunez edo postalez gainezka egon ziren, batez ere, Gabonetan eta haien urtebetetzean. Gaur egun, berriz, telefonoari esker ia mundu osoko jendearekin hitz egin daiteke arin eta erraz.
    Hala ere, telefonoak ere baditu zenbait ondorio kaltegarri. Alde batetik, zarata eta eragozpenak egokiak ez diren unetan  deiak jaso egiten daitezkelako. Beste alde batetik, idaztearen akatsak ugari dira gero eta gutxiago idazten delako eta edozein eratan.
       Ondorioz, telefonoa oso erabilgarria da gaur egun arin premiazko berriak emateagatik baita pertsonen arteko komunikazioa bultzatzeagatik ere. Baina, kontuz ibili behar bere erabilearen gehiegikeriekin, bestela  telefonoaren onarrizko funtzioa huts egingo da.

2017-01-09

Ahalera

Taulak  , berridazketak  , Gramatika Gaitasuna lantzen liburuko ariketak eta Euskal  Jakintza izeneko blogekoak. (sakatu interesatzen zaizun aditz mota eta denbora)