2014-01-31

Bihurkariak


. Bihurkarietan izaki berari erreferentzia egiten dioten bi izen-sintagma daude, hau da, ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera da.
. Euskaraz perpaus bihurkariak adierazteko izenordain indartuen genitiboa + BURUA egituraz baliatzen gara:                            Nik NEURE BURUA zaindu behar dut.


. Egitura hau deklinatu egin daiteke:
BERE BURUAREKIN hitz egiten omen du.
Guk GEURE BURUA eskaini dugu laguntzeko.
Zu ZEURE BURUAZ arduratu!
NEURE BURUARI galdetzen diot zer egingo dudan.

. Gogoan izan izenordain indartuen genitiboa erabili behar dela beti: neure, zeure, bere, geure, zeuen, euren.
. Hala ere, zenbait aditzekin beste egitura bat erabiltzen da bihurkaritasuna adierazteko: garbitu, dutxatu, orraztu, jantzi, apaindu, prestatu, aurkeztu.
Orraztu zara? Dutxatu naiz.
Berehala jantziko naiz Oraintxe apainduko naiz.


OHIKO AKATSAK: KONTUZ!
. Gero eta joera handiagoa dago, erdararen eraginez edo, bihurkaritasuna adierazteko, bere burua esapidearen ordez, izan aditz laguntailea erabiltzeko.
*Nor den galdetzen naiz; Nor den galdetzen diot NEURE BURUARI
*Tiro bat eman da; Tiro bat eman dio BERE BURUARI
. Zenbait aditzekin bihurkaritasuna adierazteko IZAN erabiltzen da *EDUN erabili beharrean. Objektua agertzen denean, *EDUN erabili beharra dago:
*Garbitu zara eskuak?; Garbitu dituzu eskuak?
*Ilea orraztu naiz; Ilea orraztu dut
Teoria hobeto ulertzekoHEMEN.
- BIDEOA: Kerman axolagabe.
Praktikatzeko1. jarduera

(Erantzunak: 1-bere burua, 2- bere burua, 3 - zeure buruari, 4 - bere buruarekin, 5 - bere buruarekin, 6 - bere buruaren, 7 - neure buruarekin, 8 - neure buruari, 9 - bere buruarekin, 10 - bere buruaz, 11 - geure burua, 12 - beren burua).

IKUSI ilea moztu da ala  ilea moztu du?

Gehiago hemen