2012-10-07

Babelium Project, ahozkotasuna lantzeko tresna eta hizki-mizki plataforma

Babelium Project  EHUko Grupo Hipermedia y Multimedia ikerkuntza-taldeak abiarazitako ekimen berritzailea da. Hainbat hizkuntzatan, batez ere, euskaraz eta ingelesez, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko webgunea programatu dute, bideoak erreminta nagusi dituena.


Hizkimizki plataforma


Hizkimizki webguneak 43 hizkuntzaren leihoak zabaldu dizkio euskarari Konbinazio posible guztiak eginda, 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu aplikazioak Topaguneak garatutako tresnak lehendabizikoz gurutzatu ditu zenbait hizkuntza, aragoiera eta nepalera, adibidez.



2012-09-30

1. Garai bateko eskola

  • Nola deskribatuko zenituzke ikasleak? eta irakasleak?
  • Zein dira gaur eguneko eskolarekin ikusten dituzun desberdintasunak?
  • Zer deritzozu disziplina (eza)ri eskolan?

2012-02-15

Erromantikoa al zara?

San Balentin eguna
Bi gaztek San Balentin egunaren inguruko kontuei buruz dituzten iritziak azalduko dituzte bideo honetan: opariak ematea, opariak jasotzea, San Balentin eguna.... Zuri gustatzen zaizu opariak eman eta jasotzea?

Euskaldunak San Valentin ospatzearen aldekoak omen gara,  eta zu, opariak egitearen  alde zaude?
Ohitura honen istoria jakiteko, irakurri artikulu hau. Ez zara damutuko, gero!


 Erromantikoa zarenala ez  adierazten duen inkesta egin nahi baduzu,  Gaztezulon baduzu bat nahiko....  berezia!!!


Mezu  erromantikoen inguruko ariketa sorta, hemen aurkituko duzu. 


Galderei erantzunez eman zure iritzia:

1. Sinesten al duzu maitasunean? bai, ez, ....
2. San Valentin Eguna ospatzearen aldekoa al zara? bai, ez, ...
3. Maitasuna adierazteko orduan, zer aukeratuko zenuke? opari bat, hitz gozoak eta politak ...
4. Maitasun-hitzak erabiltzekotan, nola? ahoz, datziz ...
5. Zer da zuretzat oparia?  zeren adierazlea?


Hemen Jasone Osororena irakur dezakezu, ez da gutxi, ez!!

Oraingoan zuri dagokizu berri bat asmatzea, ea hurrengoak  bezain orijinala den!

Zu nire bezain ni zure, bide banatan baino batean ez hobe?
Arraintsua itsasoa, landaretsua basoa, zu zaitut beti nire bizitzan, maitasunaren gozoa

2012-01-26

-(e)z gero eta -t(z)ekotan

EIZIEko azalpenaz gain, beste bat ere duzue hemen. Eta sakonago aztertzekotan bazaude,  beste esteka honetakoa irakurrita, ariketak ere egin ditzakezu.

2012-01-25

Mugagabea lantzeko ariketak

Mugagabean gehiago sakontzeko hona hemen azalpen eta ariketa batzuk; zuentzat egokiak direlakoan igo ditut blog honetara:

2012-01-24

Kontsumo arduratsua

KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZKO ON-LINE IKASTAROAREN EGITARAUA
Nori zuzenduta 
Kontsumo arduratsuaren eta Greenpeaceren kanpainen inguruan interesa dutenei zuzenduta dago, baita talde ekologistetako kideei, kontsumo taldeetakoei, kontsumo-kooperatibeta edota bestelako GKEetakoei, unibertsitateko ikasleei edota, esparru indibudualetik nahiz kolektibotik, beren egunerokotasunetik ingurumenaren alde zerbait egin nahi duten pertsonei. Informazio gehiago eta izenemateak, hemen.


2012-01-23

albisteak

Ikasbileko ataza hau egin dezakezu albiste batzuk entzunda.

Zenbakiak eta orduak

zenbaki handiak nola idatzi jakin nahi baduzu, sakatu hemen , eta orduak nola erabili irakurtzeko ere hemen sakatu behar duzu.

Zozoak galdu du .... kanta:

Xoxuak galdu du mokoa (bis)

mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
......

2011-11-16

Euskeraz hitz egiten hasi

Sechu Senderen originala (Instrucciones para empezar a hablar gallego) eta Benito Fizen itzulpen-moldaketa  oso interesgarria da, irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak


Euskarak proba-garaia gainditu du, dagoeneko, Facebooken, eta, ostiraletik aurrera -hilaren 11tik-, erabiltzaileek, beste edozein hizkuntzarekin gertatzen den moduan, Facebookek eskaintzen dituen tresna guzti-guztiak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango dute. Horrela baieztatu dute Eusko Jaurlaritzaren iturriek sare sozialetan.
"Facebooken euskarazko plataformaren interfazean sartzean, orain arte erabili ezin genituen zenbait funtzionalitate ere erabili ahal izango ditugu", esan dio Cristina Juesasek, Irekiaren komunikazio aholkulariak eitb.com-i. Interfazea "BETA" izeneko garaian zegoen, baina gaur bertan amaitutzat eman dute epe hori.

Sare sozialek zabaldu dute albistea, eguerdian; Twitterreko erabiltzaile batzuek informazioaren berri eman dute, eta euren poza islatu dute.
Bestalde, Eskolako hizkuntza ereduak direla eta, zalaparta dabil inguru hauetan. Hainbat taldek gazteleraz hezteko eskubidea aldarrikatzen dute. Irratsaio honetan Paia bertsolariak gai zail honi buruzko iritzia ematen du.