2015-05-11
2014-12-17
Abestu Gabonetan ere bai!
Entzun hurrengo bertsio ezberdinak:
- Olentzero begi gorri
(mp3), - Olentzero begi gorri, fun fun (mp3) edota
- Olentzero buru handia (mp3).
- Haurrek ere kantatzen diote Olentzerori, ea harrapatzen dituzun behean idatzita dagoen letra eta kantatzen dutenaren arteko desberdintasunak:
OLENTZERO EGA azterketan
Urteko jai egunak
- Entzungaia entzun ondoren erantzun hurrengo galderei:
- Noiz ireteten dira neska-mutilak Euskal Herrian Olentzerorekin?
- Noiz izaten dira San Ferminak?
- Zein egunetan izango da aurten Aberri eguna?
- Zer egiten dute alderdi politikoek Aberri egunean?
- Noiz hasiko da aurten Aste Santua?
- Zer ateratzen dute abenduaren 24an herrietan zehar?
- Zer da maiatzaren lehena?
| Izenburua: urteko hilabetak |
- Zer gertatzen da urtarrilean? otsailean? martxoan? apririlean? maiatzean? ekainean? uztailean? abuztuan? irailean? urrian? azaroan? eta abenduan?
- Noiz ospatzen dan San Prudentzio eguna? eta San Anton eguna? eta Agate deunaren eguna?
2014-12-09
Arazi
Arazi Euskaltzaindiaren araudian
Arazi aditzaren erregimena
Gaurkoan euskaraz oso maiz erabiltzen dugun arazi hartuko dugu idazgaitzat. Arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasiko dugu.
Euskara zaharrean “-ra-” artizkiaz baliatzen ziren aditz arazleak sortzeko. Horrela ekarriaditzetik, esate baterako, eRAkarri ateratzen zen (ikasi> irakatsi, eman> eraman, igarri> iragarri…). Gaur egungo euskaran, aditz arazleak sortzeko bi bide ditugu: aditz gehienek arazi hartzen dute forma arazleak sortzeko; izena + egin erako aditz konposatuak, ordea, eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak osatzeko.
Arazi aditzaren erregimena
Arazi eta aditzoinen forma
Ortografia arauak
Nola idatzi behar dira arazi bitartez eratutako aditz arazleak? Hauxe da Euskaltzaindiak dioena (araua osorik):
- Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera hobesten da (salbuespen bakarra, adierazi)
- Aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi,geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi.
- Aditz-erroan – t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi; agertarazi, agerrarazi; ikustarazi, ikusarazi…
- Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.
Aditzoinen forma
Arazi beti aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko dela esan dugu. Baina nola jakin dezakegu zein den aditz baten aditzoina?
- Adizki jokatugabeak hiru multzo nagusitan sailka ditzakegu: aditzoina (etor) , partizipioa (etorri) eta aditz-izena (etortzen): ikas / ikasi / ikasten, bil / bildu / biltzen, sar / sartu/sartzen…
- Aditz jakin baten aditzoina ateratzeko, nahikoa da aditz-partizipioari “-TU/-DU” edo “-I” amaierak kentzea (”-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik).
- Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritikezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
- Aditzoinen bukaera afrikatua denean (-ts, -tx, -tz) aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua:huts dezaket (hus dezaket), zorrotz dezaket (zorroz dezaket).
- Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi),jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxisalbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i< (Itxi ezazu atea). Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara (iritz diezaiokezu/iritzi diezaiokezu; euts iezaiozu/eutsi iezaiozu).
- Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
- Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket/laketu; ausart/ausartu; bat/batu.
- Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut, lot, oroit, lant…
- “DI”z amaitutako hitzetatik eratorritako forma laburtuak: hant (
- Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ezlagunt), neur, ezkon, e.a.
2014-12-06
Testu antolatzaileak. Lokailuak, juntagailuak.
Juntadurazko Perpausak
Juntagailuak eta lokailuak
Lokailuak . Hainbat lokailuren erabilera
Lokailu motak. Ariketa
Puntuazo markak eta lokailuak
Euskaljakintzakoak: ariketak 1 , ariketak 2,ariketak3, ariketak 4 santurtzieuskaltegikoak: ariketak 1, ariketak 2, lokailuak3 Kontsultarako gramatika ere hemen duzue: Habe
Juntagailuak eta lokailuak
Lokailuak . Hainbat lokailuren erabilera
Lokailu motak. Ariketa
Puntuazo markak eta lokailuak
Euskaljakintzakoak: ariketak 1 , ariketak 2,ariketak3, ariketak 4 santurtzieuskaltegikoak: ariketak 1, ariketak 2, lokailuak3 Kontsultarako gramatika ere hemen duzue: Habe
2014-11-27
2014-11-17
orduak eta datak
Datak
Gutunen goiko aldean data adierazteko bi formatu hauek erabiliko dira
En Donostia, a 3 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 3an
Donostia, 3 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 3a
Gogoan hartu bi zenbaki hauek
Donostia, 11/31 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 11/31
En Donostia, a 11/31 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 11n/31n
Gutunen testuan bertan data bat adierazi behar bada, honakoak erabiliko dira:
2006/03/07; 2006-03-07; 2006/III/07; 2006-III-07
En respuesta a su escrito con fecha 2006-03-07...: 2006-03-07ko zuen idatziari erantzunez,...
Hilabetea eta eguna, hau da, otsailak 6 edo hilak 6 formak ere erabil daitezke gonbitetan edo informazio oharretan, baina beti
aposizioan jarrita (komen artean)
El jueves, 7 de marzo, será la inauguración: Ostegunean, martxoak 7, inaugurazioa egingo dugu
El 20 de junio, domingo, nos casamos: Ekainaren 20an, igandea/igandean/igandearekin, ezkonduko gara
Audioak: orduak nola esan eta idatzi
Ariketa HEMEN
azalpen gehiago hemen
2014-11-16
Euskara ikastea
- Euskara ikastea zaila dela? Bada, umoreak omen dauka konpobidea...
- Umorea hizkunzan izeneko entzungaia entzungo duzu eta baita adierazitakoarekin bat zatozen adierazi egin ere.
- Kike Amonarriz, behintzat, ados dago "Hizkuntza bat biziko bada, ezinbestekoa du bere buruari barre egitea" dioen elkarrizketan.
- Motibazioaz deritzon Ikasbileko sekuentzia ere egin dezakezu, zure ahaleginari indarra emateko
2014-11-14
2014-10-20
Euskaldun berri batzuen testigantzak
Euskaldun pakistandarraren kasua gogoan hartuta, beste hainbaten testigantzak ere aurki ditzakezue Ikasbilen hala nola
- Ludger Meesena; hemen entzun dezakezu elkarrizketa batean zer dioen bere esperientziaz eta baita irakurri ere.
- eta Hemen ere,euskara ikasi duen beste kanpotar baten testigantza duzu, Roslyn May Frankena, hain zuzen ere, "Kixoteko pertsonai bati esker hasi zitzaidan euskal kulturarekiko interesa" izenburua duen elkarrizketan.
- Idatzi dezakezu zure iritzia esperientzi hauei buruz, zurea ere kontuan hartuta?
2014-10-09
2014-05-26
2014-05-25
Gure bizimodua
| Izenburua: Manoliren bizimodua |
| Izenburua: Eguneroko bizitza |
| Izenburua: Berandu |
Galderak hemen daude.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




