2015-11-09

Atalak liburuak. Testugintza

Irtakurriko duzuen liburuaren laburpena egiten laguntzeko aitzakian, hona hemen balia ditzakezuen azalpenak.

Testuen analisia nola egin
Eskema nola egin
Laburpena nola egin
Ortografia: puntuazioa
Lagunarteko gutunak


Idazlanak egiteko gidak A, B, C
Idazlanak egiteko ikastaroa santurtzieus-en
Idazlanak egin aurretik


2015-10-05


KERMAN ETA BERE BURUA. KERMAN MINTZALAGUN BILA


Deklinabidea: bihurkariak 1, 2, 3
Deklinabidea: elkarkariak 1, 2,

Iritzi aditza 1
Hitz eratorriak
Hitz elkartuak 1, 2, 3
Orduak eta datak,
Kontatzerakoak aditza nola  erabili
Denborazkoak 1, 2
Kontuz:  -tzerakoan / -tutakoan /-tzean
Euskal Aditz laguntzailea: taulak beste taula bat , ariketa orokorrak,  ariketak indikatiboa 1, 2  lantzeko.


Elkarrizketa: baikorra al zara?

Aholkuak: deskribapenetan nola aritu.
Irainak, laidoak, isekak... euskaraz
Definizioak eta hitzak: Xabier Alzaguren,
Lagunen deskribapenak : Naiara, Olaia, Karmele andereñoa.

Biografiak:  Koldo Mitxelena 2, Mikel Laboa, hiru kantari euskaldunen biografia, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria, genio batzuenak, Bob Marley, Fernando Morillorena.
Agoteak, arraza madarikatua


Narrazioak.

IDATZI
Testu biografikoa
Gutunak: gonbiteak, zorion agurrak, doluminak, erreklamazioak... (Azpidazki)

MINTZAMENA


KONTU-KONTARI: ZEIN DA BENETAKOA?
 Gogoratu hau: Iritzia emateko baliabideak , zergatiak adierazteko baliabideak 
HIZKUNTZA BIOGRAFIAK
Hegoa Mendiboure
blogs.uab.cat/biografieslinguistiques/
2008/12/12/nire-hizkuntzak/
Hona hemen nire hizkuntz biografia laburra! Uste dut oso garrantzitsua dela mundu honen aberastasuna eta aniztasuna gordetzen duten katalanera eta euskara bezalako hizkuntza murrriztuak mantentzea.
Hizkuntzak ikastea. Inma bisitaria
  • Ideia bat paragrafo bat

. Alde batetik, pertsona batzuek beharrezkoa dute haien lanean aurrera egiteko. Gaur egun multinazional asko daude bulegoak mundu osotan dituztenak eta haien arteko komunikazioa egoteko hizkuntzak jakin behar dira. Normalean, ingelesa garrantzitsuena da baina beste hizkuntz batzuk, txinera esaterako, gero eta hedatuago daude. Beste aldetik, pertsona batzuek hizkuntzak ikasten dituzte gauza berriak ikasteko irrikagatik. Hauek normalean hizkuntza arraroak edo modan ez daudenak aukeratzen dituzte, adibidez, turkiera, japoniera, etab.
. Lehenik, lanpostu on bat aukeratzeko gai izango gara. Aurretik aipatu bezala gero eta multinazional gehiago daude eta bertako zuzendariek ezinbestekoa dute hizkuntzak ezagutzea. Edo oposaketak egiteko orduan hizkuntza bat baino gehiago ezagutzeak puntuazio altuagoa ematen du. Bigarrenik, jende guztiarekin komunikazioa hobetzen da eta honek aberastasun kulturala sortzen du. Azkenik ondorio ekonomikoak ere baditu. Ikasketa prozesua gaur egun oso garestia da. Akademiak edo irakasle partikularrak dira aukera egokiena.
. Gero eta modu gogorrago batean irakasten dituzte, baina ez da nahikoa. Azkenean, institutua uztean ikasitako guztia ahazten zaie. Nahi duenak diru laguntzak eskatzeko aukera izan beharko lituzke sari bezala. Enpresan bertan ikastaroak eskaini beharko lirateke.
. Guri dagokigunez, interesa eta ikasteko gogoa jarriz nahiko izango da; eta politikoei dagokienez, kanpainen bitartez edo diru-laguntzen bitartez ikasteko nahiak sustatu behar dira.
______________________________________
  • Testua irakurri eta zure hizkuntza gaitasunak komenta itzazu.
  • Eta zu zein hizkuntzatan zara irakurtzeko, ulertzeko, mintzatzeko edota idazteko gai?
ELKARRIZKETA Leteri.




Zenbat hizkuntza dakizki?

Nire hizkuntzak



Hegoa dut izena eta euskalduna naiz. Nahiago nukeen euskaraz idatzi,.
Baionan jaio nintzen (Ipar-Euskal Herrian) eta nire ama-hizkuntza Euskara izan zen. Eskolan hasi behar nuenean, gurasoek ikasketak euskaraz egiten diren eskolan, ikastolan, izena ematea erabaki zuten., zeren eguneroko bizimoduan frantsesa gailentzen baita, bizitza publikoan euskarari leku gutxi utziz. Nire lehen hitzak, beraz, euskaraz esan nituen, euskaraz pentsatzen dut, eta esan beharrik ez dago norainokoa den hain etorkizun iluneko hizkuntzari diodan atxikimendua.
Alabaina, oso azkar trebatu nintzen frantsesez: nire aitona-amonek ez zuten euskaraz hitz egiten eta lehen ikasturteetatik, frantseseko eskolak genituen ikastolan. Beti izan dut, eta badut, erraztasun gehiago euskaraz hitz egiteko,.
Institutuan ingelesa ikasi nuen 5 urtez, baina ez dut gauza handirik gogoratzen… Laugarren mailan, gaztelania ikastea erabaki nuen: oso gustuko dudan hizkuntza da,. Ni ez naiz oso eroso sentitzen hizkuntza horretan, baina ez dut arazorik ulertzeko eta ulertua izateko. Ez dago gaizki, ezta?
Batxillergoa amaitu ondoren, Frantziara joan nintzen historia ikastera, eta horrek aukera eman zidan nire frantsesa hobetzeko. Baina nik, gauza guztien gainetik, nire gaztelania hobetu nahi nuen, eta bolada batez beste kultura batean bizi.. Eta hemen nago, Bartzelonan! bi hizkuntza ikasten, gaztelania eta katalanera.
Oso pozik nago katalanera ikasteko aukera dudalako. Oso hizkuntza polita eta entzuteko atsegina iruditzen zait, . Espero dut Euskal Herria ere laster horrelako egoeran egotea.
_________________________________

Camille Fauque. blogari.net/iraia

Hiru Mariak. Arantxa Urretabizkaia (7. atala, 81 or.)

    Sasoi hartan, askotan izan genuen Handi hizpide, baita Gorrik hartu berri zuen erabakia ere. Afalondo batean esan zidan udan ikastaro bat egingo zuela euskaltegian. Agian, azaldu nion harridura ezabatzeko argitu zidan inbidia sumatzen zuela Laidarekin eta haren lagunekin hitz egitean, eta ez zela euskaraz irakurtzeko gauza. Hori entzun nuenean jabetu nintzen zeinen arin eransten zituen Gorrik hitz berriak bere hiztegira, ikastaro, euskaltegi. Esate baterako, lehen aldiz konkortzen ari nintzela esan zidanean, ejerzizioak egin behar nituela agindu zidan. Berehala aldatu zuen, ordea, hitza, eta handik aurrera, nire bizkarrezurra aipatzen zuen bakoitzean, ariketa erabiltzen zuen, edo, Laidak Handiren berriak biltzen zituzten paperei txostena deitu bezain pronto, izen hori erabiltzen zuen huts egin gabe. Betidanikoa du Gorrik hizkuntzekiko trebetasuna. Bere gaztelera nirea baino hamaika aldiz aberatsagoa da eta bere euskara, are euskaltegira joan aurretik, nirearen pareko. Horretaz gain frantsesa ere menderatzen du eta gauza da ingelesez zerbait esan eta ulertzeko.

    Euskaltegikoa adierazi zidanean esan zidan berak ikasi egin nahi zuela, ez zuela besteei etengabe lezioak emateko irrika duten zahar horietako bat izan nahi. Zer pentsa eman zidan eta, askotan bezala, iruditu zitzaidan ni erdibidean nengoela, ez nuela Gorriren ikasteko grina baina, era berean, ez nuela besteei eskatzen ez zituzten aholkuak emateko gogorik ere.

    Euskaltegitik etorri zitzaidan, uda hartan, mintzalagunaren kontua ere. Gorrik esan zidan bazegoela han euskara ikasten ari zen jendea eta, astean behin-edo, norbaitekin euskaraz hitz egitea komeni zitzaiela, ikasten laguntzeko. Noski, ezetz esan nion. Nire euskara landu gabea da, ez naiz apenas bi hitz idazteko eta irakurtzeko gauza. Ezetz esan nion, baina alferrik. Aste hartan bertan hasi ziren etxera etortzen bi neska gazte, bertakoak baina euskaldun berriak. Izen moderno horietakoak dituzte, Gorrik eta Laidak modernoak baina zaharrak direla esaten badute ere. Aitziber eta Naroa. Biak lanean ari dira eta horregatik behar omen dute euskara, lanean eskatzen dietelako. Gero esango dute lehengo garaiak hobeak zirela, baina nik eskola gazteleraz eman nuen eta euskarak ez zigun etxetik kanpo ezertarako balio. Orain, berriz, lana finkatuko badute euskara ikasi behar dute. Lastima Joxek ez dituela garai hauek ezagutu.

    REYES PRADOS. 9 HILABETETAN EUSKALDUNA

    2015-09-23

    Erlatibozko esaldiak

    Azalpena Gramatika eta gaitasuna lantzen izeneko liburuan.
    Azalpena Sareko euskal gramatikan
    Ariketak 1, 2, 3
    Erlatiboa aposizioetan 1, 2

    2014-12-17

    Goiko mendian elurra


    Hator, hator


    Ni Olentzero naiz (Benito Lertxundi)


    Abestu Gabonetan ere bai!

    Entzun hurrengo bertsio ezberdinak:
    1. Olentzero begi gorri (mp3),
    2. Olentzero begi gorri, fun fun (mp3) edota
    3. Olentzero buru handia (mp3).
    • Haurrek ere kantatzen diote Olentzerori, ea harrapatzen dituzun behean idatzita dagoen letra eta kantatzen dutenaren arteko desberdintasunak:

    OLENTZERO EGA azterketan


    Irakurri  testu hau Olentzerori buruz, interesgarria gerta dakizuke, ikusi ikusi eta esan.
    Gabonetako ohituren berri jakin nahi baduzu, Ikasbileko ataza hau ere egin dezakezu edo luzeagoa den beste hau ere.




    Urteko jai egunak

    • Entzungaia entzun ondoren erantzun hurrengo galderei:
    | Izenburua: urteko jai egunak |
    1. Noiz ireteten dira neska-mutilak Euskal Herrian Olentzerorekin?
    2. Noiz izaten dira San Ferminak?
    3. Zein egunetan izango da aurten Aberri eguna?
    4. Zer egiten dute alderdi politikoek Aberri egunean?
    5. Noiz hasiko da aurten Aste Santua?
    6. Zer ateratzen dute abenduaren 24an  herrietan zehar?
    7. Zer da maiatzaren lehena?


    | Izenburua: urteko hilabetak |

    1. Zer gertatzen da urtarrilean? otsailean? martxoan? apririlean? maiatzean? ekainean? uztailean? abuztuan? irailean? urrian? azaroan? eta abenduan?
    2. Noiz ospatzen dan San Prudentzio eguna? eta San Anton eguna? eta Agate deunaren eguna?

    2014-12-09

    Arazi

    Arazi Euskaltzaindiaren araudian
    Arazi aditzaren erregimena

    Arazi eta aditzoinen forma


    Gaurkoan euskaraz oso maiz erabiltzen dugun arazi hartuko dugu idazgaitzat. Arazi zertarako erabiltzen dugun eta zeri/nola lotzen zaion ikasiko dugu.
    Euskara zaharrean “-ra-” artizkiaz baliatzen ziren aditz arazleak sortzeko. Horrela ekarriaditzetik, esate baterako, eRAkarri ateratzen zen (ikasi> irakatsi, eman> eraman, igarri> iragarri…). Gaur egungo euskaran, aditz arazleak sortzeko bi bide ditugu: aditz gehienek arazi hartzen dute forma arazleak sortzeko; izena + egin erako aditz konposatuak, ordea, eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak osatzeko.

    Ortografia arauak

    Nola idatzi behar dira arazi bitartez eratutako aditz arazleak? Hauxe da Euskaltzaindiak dioena (araua osorik):
    1. Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera hobesten da (salbuespen bakarra, adierazi)
    2. Aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi,geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi.
    3. Aditz-erroan – t duten aditzetan, bitara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi; agertarazi, agerrarazi; ikustarazi, ikusarazi…
    4. Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.


    Aditzoinen forma

    Arazi beti aurreko aditzaren aditzoinari lotua idatziko dela esan dugu. Baina nola jakin dezakegu zein den aditz baten aditzoina?
    1. Adizki jokatugabeak hiru multzo nagusitan sailka ditzakegu: aditzoina (etor) , partizipioa (etorri) eta aditz-izena (etortzen): ikas / ikasi / ikasten, bil / bildu / biltzen, sar / sartu/sartzen…
    2. Aditz jakin baten aditzoina ateratzeko, nahikoa da aditz-partizipioari “-TU/-DU” edo “-I” amaierak kentzea (”-KI”z amaitzen diren aditzen kasuan izan ezik).
    3. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritikezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
    4. Aditzoinen bukaera afrikatua denean (-ts, -tx, -tz) aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua:huts dezaket (hus dezaket), zorrotz dezaket (zorroz dezaket).
    5. Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi),jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxisalbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i< (Itxi ezazu atea). Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara (iritz diezaiokezu/iritzi diezaiokezu; euts iezaiozu/eutsi iezaiozu).
    6. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
      1. Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket/laketu; ausart/ausartu; bat/batu.
      2. Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut, lot, oroit, lant…
      3. “DI”z amaitutako hitzetatik eratorritako forma laburtuak: hant (
      4. Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ezlagunt), neur, ezkon, e.a.

    2014-11-17

    orduak eta datak

    Datak


    Gutunen goiko aldean data adierazteko bi formatu hauek erabiliko dira



    En Donostia, a 3 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 3an
    Donostia, 3 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 3a

    Gogoan hartu bi zenbaki hauek

    Donostia, 11/31 de julio de 2005: Donostia, 2005eko uztailaren 11/31
    En Donostia, a 11/31 de julio de 2005: Donostian, 2005eko uztailaren 11n/31n

    Gutunen testuan bertan data bat adierazi behar bada, honakoak erabiliko dira:

    2006/03/07; 2006-03-07; 2006/III/07; 2006-III-07
    En respuesta a su escrito con fecha 2006-03-07...: 2006-03-07ko zuen idatziari erantzunez,...

    Hilabetea eta eguna, hau da, otsailak 6 edo hilak 6 formak ere erabil daitezke gonbitetan edo informazio oharretan, baina beti

    aposizioan jarrita (komen artean)

    El jueves, 7 de marzo, será la inauguración: Ostegunean, martxoak 7, inaugurazioa egingo dugu
    El 20 de junio, domingo, nos casamos: Ekainaren 20an, igandea/igandean/igandearekin, ezkonduko gara

    Audioak: orduak nola esan eta idatzi

    Ariketa HEMEN
    azalpen gehiago hemen

    2014-11-16

    Euskara ikastea


    • Euskara ikastea zaila dela? Bada, umoreak omen dauka konpobidea...
    1. Umorea hizkunzan izeneko  entzungaia  entzungo duzu eta baita adierazitakoarekin bat zatozen adierazi egin ere.
    2. Kike Amonarriz, behintzat, ados dago "Hizkuntza bat biziko bada, ezinbestekoa du bere buruari barre egitea" dioen elkarrizketan.
    3. Motibazioaz deritzon Ikasbileko sekuentzia ere egin  dezakezu, zure ahaleginari indarra emateko