2012-12-03

Euskararen Ginkana

Euskaraz  ongi pasatzeko lehiaketa abenduaren 3an hasi da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Dagoeneko izena eman dezakezu www.euskararenginkana.net helbidean.
Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar.