Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak. Bertsio asko dauka kantak, hala ere. Hona hemen bat:
Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko komertsantek, ofizialeek, laborariek ala berdin medikuntza arlokoek Eusko moneta onartzen ahalko dute ordaintzeko.
Haiek berriz Euskotan pagatzen ahalko dituzte langileak edo furnitzaileak, bakotxaren adostasunarekin.
Birdeklinabidea lantzeko, santurtzieus euskaltegiko ariketak hemen daude.
Weborri berean Nominalizazioa lantzekoak ere badaude: sakatu hemen egiteko; Ariketa gehiago? bai, badaude asko interneten, hala nola eibz-n: hemen, hemen, eta azkenik hemen. eta nominalizazioaren errejimena begiratzeko taula txikia ere eskura dago.
Hona hemen baratzea balkoian egiteko hainbat aholku. Saia zaitez, testua irakurri eta gero, berago dagoen ariketako hutsuneak behar den bezala betetzen.
Nahi izanez gero, entzun Iñigo Segurolak etxeko balkoian baratzea jartzeko azaldu dituen iradokizunak.
Hutsuneak betetzeko hitzak:
ernamuintzen, haziak , uxatzen Urte sasoiari, haize , eguzki ureztatzeko, izurriteak
Baserriak eta hiriak elkarrekin bizi daitezke. Horretarako adimena eta sormena besterik ez da behar , eta hori The Plant-en saiatzen ari dira, Chicagon kokatutako haragiko fabrika zaharra (AEB), orain garagardotegit,enpresa iraunkorren haztegia, baserri bertikala eta arrain-haztegi , bihurtzen ari da, gizarte ekimen pribatua eta gobernuko laguntza politikoak elkartuz.
Baina saia gaitezen arrakasta osoa opa diogun ideia handi honen kontzeptuak ordenatzen zertan datzan ondo azaltzeko .
The Plant eraikin zahar baten barruan antolaketa eredu berria da . Nolabait baserri bertikala da, jasangarria , elikaduran zentratutako negozioa, heziketarako eta ikerkuntzarako espazioa, eta zirraragarriena zera da:
saretik guztiz kanpo egongo da , bere funtzionamendurako baliabideak eta energia sortuz.
Informazio gehiago hemen
bideoa ezabatu dutenez, erdarazko esteka bana jarri dizuet hemen, eta hemen ere bai
Euskaraz ongi pasatzeko lehiaketa abenduaren 3an hasi
da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Dagoeneko izena eman dezakezu www.euskararenginkana.net helbidean.
Lehen fasea abenduaren 3an abiatu eta urtarrilaren 21ean eguerdiko 12etan amaituko da.
Parte hartzeko 1997an edo lehenago jaio bazara, izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar.
Euskararen Nazioarteko Eguna
(ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak,
XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz
eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari
bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi
den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak
Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren
3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar
ditugu.
Babelium Project EHUko Grupo Hipermedia y Multimedia ikerkuntza-taldeak abiarazitako ekimen berritzailea da. Hainbat hizkuntzatan, batez ere, euskaraz eta ingelesez, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko webgunea programatu dute, bideoak erreminta nagusi dituena. Hizkimizki plataforma
Hizkimizki webguneak 43 hizkuntzaren leihoak zabaldu dizkio euskarari Konbinazio posible guztiak eginda, 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu aplikazioak Topaguneak garatutako tresnak lehendabizikoz gurutzatu ditu zenbait hizkuntza, aragoiera eta nepalera, adibidez.