Gutun, fax eta e-postak euskaraz idazteko
- Duela gutxira arte, gutuna zen beste pertsona bati idatzizko komunikazioa igortzeko ia modu bakarra. Geroago fax eta e-posta etorri zitzaizkigun. Hala ere, idazteko era berbera denez (aldatzen den bakarra mezua igortzeko modua da) multzo honetan sartuko ditugu.
- Horrelako testu bat idatzi baino lehen kontuan izan behar ditugu, batetik testuaren egitura eta, bestetik, tratamendua. Azken hau, nori zuzentzen diogunaren arabera aldatuko da.
- Bi horiek aintzat hartuta, hona hemen zure idazkia bideratzeko zenbait aukera:
- Sarrerako agurrak
- Lagunartekoak: Bestelakoak
| Adiskidea: | Jauna: |
| Adiskideak: | Andrea: |
| Aupa lagun hori: | Jauna / Andrea: |
| Agur t´erdi: | |
| Jaun hori: | |
| Andre hori: | |
| Zuzendari hori: | |
| Mendizale hori: |
- Amaitzeko agurrak:
- lagunartekoak bestelakoak
| gur bero bat | Adeitasunez, agur |
| Hurrengo arte | Begirunez, agur |
| Ondo izan | Horrenbestez, agur |
| Ikusi arte | Besterik gabe, agur |
Data
Data hasieran zein amaieran jar daiteke. Lagunartekoetan zein fax eta e-postetan (berez agertzen direlako) jarri gabe utzi daitezke. Hala ere, jarri behar izanez gero, hauexek dituzu formula erabilienak:- Laudio, 2004ko urtarrilaren 6an
- Laudio, 2004ko urtarrilaren 6a
- Laudio, 2004-01-06

