2013-10-26

Ordu aldaketa

Beharrezoa al da ordu aldaketa? Artikulu pare bat daukazu horren inguruan beheko esteketan, sakatu bertan eta irakurri ahal izango dituzu.

Zergatik-ordu-aldaketa?

Infografia: Ordu aldaketa eta energia aurreztea

Ariketa bat ere  horren inguruan Ikasbilen badaukazue


Espainiak ez du zuzendu Francok 1940an egindako ordu aldaketa
Berria.info 2013-09-27 - 20:23:10

Duela 73 urte arte Euskal Herriko ordua Greenwich meridianoaren araberakoa zen (GMT), egungoa (GMT+1) baino ordubete atzerago. Baina Bigarren Mundu Gerran naziek Frantzia Alemaniaren ordu zonara pasa zuten. Hitlerrekin zuen hurbiltasunagatik, Francok ere gauza bera egin zuen. Harrezkero, Euskal Herrian Europa erdialdeko ordua erabiltzen da, eta ez Europa mendebaldekoa. Londresek eta Lisboak ere gerrako arrazoiengatik hartu zuten Alemaniaren ordua, baina, gerra amaituta, jatorrizko ordura itzuli ziren. Egun, euskal erlojuak neguan eguzki ordua baino ordubete aurrerago doaz, eta udan, udako ordutegiaren aldaketaren ondorioz, hiru ordu lehenago.