2013-10-22

BAdu bada Gasteizen



Urriaren 17an, ostegunean, Arabako Foru Aldundiak "Badu Bada, euskara mundu eleanitzean" izeneko erakusketa jendaurrean zabalduko du Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Erakusketa ondo ikusteko bisita gidatuak egongo dira eta ostegun arratsaldeetakoak bereziak izango dira, hala nola, Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Carmen Sanesteban, Jabier Etxagibel, Mikel Sanchez eta Ione Gorostarzu, Andoni Egaña eta Oihane Perea, Koko Riko, Ivan Pascual, Sabin Salaberri edo Inma Shararen gidaritzapean. Bisita gidatuetarako izena ematea beharrezkoa izango da: e-mailez jarrieta@alava.nethelbidera (gaia:bisita bereziak edo, 945181818 (luzapena 2442) telefonora.

Badubada.com web gunean, erakusketaren eta bertan izango diren jardueren informazio guztia aurkitzeaz gain, hausnarketarako eta iritzia emateko txokoa topatuko du erabiltzaileak.
Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren programa osoa

Noiz? URRIAren 17tik URTARRILAren 11ra.
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 10.00etatik 14.00ak arte.
Sarrera: Doan.